Gure enbaxadorea den Alberto Iñurrategik bat egin du UNICEFen Haurren Mundu mailako Egoerari buruzko txostenaren aurkezpenean
15-urria-2019

Gure enbaxadorea den Alberto Iñurrategik bat egin du UNICEFen Haurren Mundu mailako Egoerari buruzko txostenaren aurkezpenean

– Hiru haurretatik bi ez dira modu egokian elikatzen
– Bost urtetik beherako hiru haurretatik batek desnutrizioa dauka eta bi urtetik beherako hiru haurretatik bi ez daude modu egokian elikatuta
– Estatu espainiarrean, zortzi eta 16 urte bitarteko haurren %35ak gehiegizko pisua du

Haur kopuru kezkagarri handi bat dieta eskasa eta beren beharrak kontuan hartzen ez dituen elikagai sistema baten ondorioak jasaten ari da. UNICEFen Haurren Mundu Mailako Egoera 2019 txosten berriaren arabera, ‘Haurrak, elikadura eta nutrizioa’ titulupean, gutxienez bost urtetik beherako hiru haurretatik batek – edo 200 milioi haur baino gehiagok – desnutrizioa du. Sei hilabete eta bi urte bitarteko 3 neska- mutiletatik ia 2k ez dute beren gorputzen eta garunen hazkunde azkarra bultzatzen duen elikagairik jasotzen. Egoera horrek garunaren garapena kaltetu dezake, ikaskuntza prozesua oztopatu, sistema immunologikoa ahultzen du, infekzioak izateko aukerak areagotzen ditu eta, askotan, heriotza arriskua areagotu dezake.
Txosten honen eta urriaren 16an ospatzen den Elikaduraren Munduko Egunaren testuinguruan, UNICEFek, Gasol Fundazioarekin lankidetzan, ‘Desnutrizioa, haurren gizentasuna eta haurren eskubideak Espainian’ txostena aurkeztu du. Estatu espainiarrean, 8 eta 16 urte bitarteko haurren %35 gehiegizko pisua dute – Gasol Fundazioaren PASOS ikerketaren arabera -, besteak beste, dieta desegokia edo osasungarriak ez diren ohituren ondorioz, hala nola, behar bezala eta dagokion kopuruan ariketa fisikoa egitea edo denbora gehiegi ematea pantailen aurrean. Azken urteotan, gero eta handiagoa da gizentasuna eta gehiegizko pisua etxeko pobreziarekin lotzen duen harremana, txostenean erakusten den moduan.
“Oso kezkatuta gaude datu latz horiekin. Dieta desegokia izateak haur eta nerabeen osasunerako arriskuak dakartza. Eta osasun fisikoa ez ezik, gizentasuna eskolako errendimendu eskasarekin lotuta ere badago eta autoestimuko nahasteak jasateko aukerak ere areagotzen ditu”, esan du Isidro Elezgarai UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidenteak Bilbon egindako txostenen aurkezpenean. “Milioika haur behar dutenetik oso gutxi jaten ari dira eta milioika haur behar ez dutenetik asko jaten ari dira”.

Estatu espainiarra gehiegizko pisu tasa handienak dituzten Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen herrialdeetako bat da, 41 herrialdetatik 10.postuan sailkatuta dagoelako. Horrek esan nahi du hiru haur eta nerabetatik bat dagoela bere osasunerako arrisku egoeran, gehiegizko pisua oso lotuta baitago diabetesa edo arnas gaixotasun eta kardiobaskularrekin.

Egoera honi aurre egiteko eta haurren gizentasuna ekiditeko, UNICEFek eta Gasol Fundazioak gomendio ugari proposatzen dituzte, besteak beste, haurrak eta familiak sentsibilizatu, elikadura testuinguru osasuntsuak eta bidezkoak eraikitzeko, eta etiketetan erraz irakurtzeko kalitate nutrizionalaren inguruko informazioa, eskola inguruneak leku osasuntsuagoak izan daitezen (ariketa fisiko gehiagorekin eta otordu osasuntsuagoekin) eta errespetatu daitezen lo orduak adinaren arabera.
“Gero eta gehiago, ingurune obesogenikoak nagusi diren gizarte batean bizi gara, hau da, gizentasuna eta gehiegizko pisua agertzea errazten duen gizartean. Horrela, adibidez, kezkagarria da haurrek estimulazio ez osasuntsuen aurrean duten erakusketa, esate baterako, janari prozesatuetarako iragarkiak edo pantailen gehiegizko erabilera (telefono mugikorrak, ordenagailuak, tabletak, telebista …) “, azaldu du Clara Homs, Gasol Fundazioaren Programako teknikariak.

Euskadin, 2 eta 17 urte bitarteko biztanleen % 11,1 gizentasuna pairatzen du, azken urteotan hazten ari den arazoa delarik eta egoera sozioekonomiko txikiagoa duten familietan eta mutilei gehiago eragiten dielarik, 2017ko Osasun Inkesta Nazionalaren datuen arabera. Azken urteetan, obesitatea jasaten duten haur eta nerabeen portzentaia handitu egin da: zehazki, 2 eta 17 urte bitarteko EAEko biztanleen %5,14 zuen gizentasuna 2006an eta 2017an %11 ingurukoa da datua.
“UNICEFek bezala, goi mailako kirolari gisa, haurren loditasunaren eta gehiegizko pisuaren kontrako borroka prebentiboa izan behar dela uste dut. Norbanakoen eta familiaren ohituretan aldaketak ekarri behar ditu gero elikadura sistema globaletan aplikatzeko. Erantzukizun soziala duen Basque Team Fundazioaren enbaxadore bezala, haur eta gazteentzako elikadura-ingurune osasuntsuak eraikitzeko deia egin nahi dut”, esan du Alberto Iñurrategi alpinistak Bilbon egindako ekitaldian.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago