Eli Pinedo eta Ana Temprano Munduko Txapelketa atarian
12-azaroa-2015

Eli Pinedo eta Ana Temprano Munduko Txapelketa atarian

Bera Bera eskubaloi taldeko Eli Pinedo eta Ana Temprano Espainiako selekzioko deialdian sartu dituzte Torneo Internacional España txapelketan jokatzeko (azaroak 27-29). Basque Teamek babesten duen taldea da Bera Bera, eta bi jokalariok norbanako moduan ere babesten ditu. 18 jokalarik osatutako deialdi horretatik hestekatuko da Danimarkan jokatuko den Munduko Txapelketarako azken 16ko zerrenda; abenduaren 5etik 20ra bitartean jokatuko da hura. Hauxe Pinedo eta Temprano tarteko direneko zerrenda: Silvia Navarro (Rocasa Gran Canaria ACE), Darly Zoqbi (Fleury Loiret) eta Ana Temprano (Bera Bera) atezainak; Macarena Aguilar (Siófok KC) zentrala; Nely Carla Alberto (Mios Biganos), Beatriz Fernández (Fleury Loiret), Marta Mangué (Brest Bretagne HB), Nerea Pena (FTC Rail Cargo), Lara González (Siófok KC), Patricia Elorza (ES Besançon) eta Alexandrina Barbosa (Fleury Loiret) lateralak; Marta López (Fleury Loiret) eta Carmen Martín (CSM Bucaresti) eskuin hegalak; Eli Pinedo (Bera Bera) eta Naiara Egozkue (Mecalia Atlético Guardés) ezker hegalak; María Núñez (ES Besançon), Eli Chávez (Fleury Loiret) eta Ainhoa Hernández (Prosetecnisa Zuazo) euskarriak.
Bera Berak, datorren igandean, hilak 15, EHF Kopako 3. errondako joanekoa dauka Eslovakian Michalovce taldearen aurka (itzulera azaroaren 22an Donostian).

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago