Jon Garcia taekwondolaria eta Iñaki Lejarreta txirrindularia
28-otsaila-2012

Jon Garcia taekwondolaria eta Iñaki Lejarreta txirrindularia "BAT to London 2012" saioan

Londreseko belodromo olinpikoaren inagurazioan izan da saioko lan taldea

2012ko otsailaren 28a.- Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartuko duten euskal kirolarien berri eman ohi du hilabetero “BAT to London 2012” saioak ETB-SAT katean eta bihar, otsailaren 29an, emitituko den zortzigarren atalak Iñaki Lejarreta txirrindularia eta Jon García taekwondolaria izango ditu hizpide. Gainera (Iñigo Asensio kazetariak 23:00etatik aurrera gidatzen duen saioan) Almudena Cid gimnasta ohiak bere kirol ibilbideari emango dio errepasoa, beti ere Olinpiar Jokoetan egindako lana aztertuz.

Iñaki Lejarretak (Berriz, 1983) Beijingo Joko Olinpikoetan hartu zuen parte Mendiko bizikletako cross country diziplinan, zortzigarren postuan amaituz eta ondorioz diploma olinpikoa eskuratuz. Orbea Racing Team taldeko kidea da Lejarreta eta martxoaren 19an ekingo dio denboraldi berriari Hegoafrikan, bertan ekingo baitzaie Londreserako puntuagarriak izango diren Munduko Kopako probei. Saioan kirolariaren gogoetak entzuteaz gain bere osaba Marino ere mintzatuko da eta baita bere prestatzailea den Naiara Teletxea.

“BAT to London 2012” saioko beste protagonista nagusia Jon Garcia izango da (Bilbo, 1977), 84 kiloz azpiko mailan bi aldiz Europako Txapeldun izandakoa eta jokoetako azken bi hitzorduetan izandakoa (Atenas eta Beijingen). Egun Londreserako sailkapena lortzea du buruan, era horretan bere kirol ibilbidea era dotorean amaituz. Saioko lan-taldeak Zamoran egin dio bisita Joni, bertako Kang Klubean ari baita bere emaztearekin batera lanean.

Almudena Cidek beteko du oraingoan Jokoetan egondako euskal kirolari beteranoen atala, bera da erreskadan lau final olinpikotarako sailkatu den gimansta bakarra (Atlanta, Sidney, Atenas eta Beijing). Gasteiztarrak, bizi izandako momenturik hunkigarrienak ekarriko ditu gogora eta kanpotik lehiaketa nola ikusten duen plazaratuko du saioan.

Hilabetero bezala Londresen azken hilabetean emandako nobedadeen berri ere emango du otsaileko atalak. Bertan, pistako probak hartuko dituen belodromoaren inagurazioa egin da euskal txirrindularien ordezkaritza zabalarekin. Jokoetako izen handien tartean ez dira dominak faltako, Michael Phelps eta Mark Spitz, inoizko bi igerilariren arteko konparaketa egingo baitute euskadiko zenbait adituk; Los Angeles 84an egondako Harri Garmendia igerilaria edota ETBko Xabier De la Fuente kazetariak besteak beste.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago