14-urria-2015

Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek 2016ko Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara joateko aukera emango diete 8 gazte blogariri

Eliteko kirola bultzatzea xede duen Basque Team euskal Fundazioak eta Gazteaukera gazteriaren atariak Gazte Olimpic  Team lehiaketa abiarazi dute, Rion 2016ko esperientzia olinpikoa informazio-teknologia berrien bitartez ezagutarazteko asmoz. Zortzi blogari gaztek Olinpiar Jokoekin zerikusia duten jarduera asko zuzen-zuzenean bizi, lehian diharduten euskal kirolariekin harremanetan egon eta han-hemenka bildutako esperientziak Gazteaukera blogean islatzeko aukera izango dute.

Gazte Olimpic Team lehiaketak aukera paregabea eskaintzen die Euskadiko gazteei Rion bederatzi eguneko egonaldia irabazteko, lau lagun Olinpiar Jokoetara gonbidatuz eta beste lau Paralinpikoetara. Sariak hegaldiak, ostatua, kirol jardueretarako sarrerak, bidaia-gastuak eta asegurua biltzen ditu.

Lehiaketa 18 urtetik 30 urte bitarteko Euskadiko gazteentzat irekita dago, eta bertan parte hartzeko, idazlan bat edo bideo bat bidali behar dira Gazteaukera webgunearen bitartez, gaitzat honako hau hartuta: “Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan”. Lanak bidaltzeko azken eguna 2015eko abenduaren 15a da, eta 2016ko urtarrilaren amaieran, saritutako pertsonen izenak argitaratuko dira Gazteaukera atarian eta Basque Team-en zein Gazteaukeraren sare sozialetan (Facebook eta Twitter).

Aurkeztuko diren lanetan, komunikatzeko gaitasuna, originaltasuna eta kalitatea kontutan hartuko dute epaimahaikideek. Epaimahaiak zortzi lan aukeratuko ditu, eta zozketa bidez, launa pertsonako bi talde antolatuko dira, Olinpiar Jokoetara joateko bata, eta Joko Paralinpikoetara joateko bestea.

Talde hauen esperientziak (postak, argazkiak eta bideoak) Gazteaukerako blogean azalduko dira, bai eta sare sozialetan ere. Aukeratutako blogariek Basque Team-ek babestutako euskal kirolari olinpiko nahiz paralinpiko batzuekin zuzenean harremanetan egoteko aukera izango dute.

Gazteaukera
Gazteaukera Euskadiko Gazteriaren ataria da. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak gai desberdinei buruzko informazio eskaintzen du atari honen bidez, kultura eta aisia, euskara, Internet, lankidetza, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna eta ekologia tarteko direla. Gazte Informazio Guneetako zerbitzuak eta Gazteriaren Euskal Behatokia ere atarian ageri dira. Urterik urte, Zuzendaritzak era askotako programak garatzen ditu, hala nola, Gaztebizhitza orientazio eta aholkularitza zerbitzua,  Auzolandegiak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Gazte-txartela edo programa europarrak.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute.
Informazio gehiago, gazteaukera blogean:
http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-gbh001/eu/contenidos/noticia/gaztebizhitza_lehiaketa_rio/eu_def/index.shtml

Harremanetarako: gazteaukera@gmail.com

CONSEJERIA



Dokumentuak

Dokumentua deskargatu



Honekin lotutako berriak

25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Informazio gehiago
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago