Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak bere bigarren zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan
21-abuztu-2022

Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak bere bigarren zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan

Iñigo Peña

Peñak eta Cubelosek berriz ere distira egin dute K2-1.000 metrokoan, eta horretan, gaurkoarekin, bosgarren domina lortu dute Munduko eta Europako Txapelketen artean

Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek bikote arrakastatsua osatzen dute. Sailkapen seriean, Tokioko Jokoetatik urtebete elkarrekin lehiatu ez diren arren, eurentzat denbora ez delanigarotzen egiaztatu zuten. Oraindik elkarrekin entrenatzen eta txapelketetan neurtzen jarraituko balute bezala gertatu zen dena, nahiz eta orain beste proba batzuetara eta beste kide batzuetara egokitu behar izan duten, K2-1.000 metroko proba programa olinpikotik kanpo geratu ondoren.

Egun-hasiera zaila izan du Peñak. Pacorekin entrenatzera irtetean, aurreko egunetako esfortzuagatik oso nekatuta zegoela nabaritu du. Iñigok beste zilar bat lortu zuen K4-1.000 metroko proban eta K4-500 metrokoan ere lehiatu zen. Bigarren proba honetan sailkapen-seriea, finalerdia eta finala egin behar izan zituzten. Lau egunetan sei lasterketa izan dira eta Zumaiakoak egindako lan guztia gogotik ordaindu du gaur.

Iñigok, ordea, indarberritzea lortu du, eta Pacorekin batera, dena emateko gogotsu irten da Municheko estropada eremura. Beti bezala, ohiko estrategiari jarraitu diote. Indarrak estropadaren amaierarako gorde dituzte eta 500 metrotik hirugarren postuan pasa diren arren, hortik aurrera bigarren postuan kokatu dira helmugara iristeko 3:14.505eko denborarekin (+0.693) alemaniarren atzetik, euren betiko aurkarien atzetik. Bikote italiarrak brontzea eskuratu du.

Nahiz eta oso ezberdinak izan, batez ere fisikoki, Iñigo Peña eta Paco Cubeles elkarren osagarri dira. Elkarrekin lortu zuten K2-1.000 metrokoan diploma olinpikoa Tokioko Jokoetan, zilar bat Montemorreko Munduko Txapelketan 2018an eta beste bat Szeged 2019an, brontzea Plovdiveko Europako Txapelketan 2017an, brontzea Belgradeko Europako Txapelketan 2018an, urrea Szegedeko 2017ko Munduko Kopan eta beste bat Belgradekoan, urte berean, eta zilarra Szegedeko 2018ko Munduko Kopan.

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago