19-apirila-2013

REALEKO BELAR HOCKEYKO NESKEK IGANDEAN EKINGO DIOTE LIGAKO TITULUA LORTZEKO PLAYOFF-ARI

Realeko nesken belar hockeyko taldeak, Basque Team-en laguntzarekin ekingo dio asteburu honetan ligako titulua lortzeko txanpa erabakiorrari. Helburua argia da, azken urteetan ate-joka izan duten txapelketa lortzea. Igandean Bartzelonara abiatuko dira bertako Junior taldearen aurka playoff-a hasteko eta bigarren lehia Donostian jokatuko da hilaren 27an. Beste finalaurrekoa Club de Campok eta SPV C.H taldeek jokatuko dute.

Kantxa faktorea alde izango dute txuriurdinek eta hirugarren partida bat behar izatekotan gipuzkoarren zelaian jokatuko litzateke egun bat geroago, apirilaren 28an. Abantaila urtean zehar lortu dute Barceloren neskek, izan ere liga erregularra lehen postuan amaitu dute Club de Campo taldeari puntu bakarreko aldea atereaz.

Atseden gutxi emango dio egutegiak Realari maiatzean, liga irabazteko borrokatzeaz gain (finala maiatzaren 4a eta 12a bitartean jokatuko litzateke) taldeak Eurohockey Club Champioship Trophy txapelketa jokatuko du Belgikan (17tik 20ra bitartean) eta azkenik erreginaren Kopan ere lehiatuko dira donostiarrak (maiatzaren 24tik 26ra bitartean Bartzelonan)

Basque Team-ek zabaldutako adierazpenetan, Anabel Flores eta Poli Guajardo jokalariak eta Julian Barcelo entrenatzailea mintzatu dira Klubak luzaroan amestutako titulua lortzeko jokatuko duten playoff-aren inguruan.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mo ta olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.



bideoak





Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago