“Domina lortzen ahaleginduko gara; egindako lan eskerga han erakutsi nahi dugu”
19-apirila-2018

“Domina lortzen ahaleginduko gara; egindako lan eskerga han erakutsi nahi dugu”

Irantzu eta Gontzal Garcia Basque Teameko curling jokalariak anbizio handiz azaldu dira apirilaren 21etik 28ra Östersunden, Suedian, jokatuko den bikote mistoen Munduko txapelketari begira

Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoa bizi dute. Irantzuren garaipenak Dutch Masters Mixed Doubles txapelketan (World Curling Tourreko proba) eta laugarren aldiz estatuko titulua berresteak indarra eman die urteko euren hitzordurik handienari aurre egiteko.

“Urtarrilean Gontzalek eta biok Espainiako binakako txapelketa irabazi genuen eta horrek Mundiala jokatzeko txartela eman zigun. Munduko txapelketa apirilaren 21etik 28ra jokatuko da Östersunden, Stockholmetik bost ordu iparraldera dagoen hirian, Suedian”.

D multzoaren barruan daude sailkatuta, kirol honetan tradizio handiagoa duten herrialdeekin; Eskoziarekin, Eslovakiarekin eta anfitrioia den Suediarekin, esate baterako. Multzoetako fasean zazpi partida jokatuko dituzte, eta hortik, lehen hiru bikoteak igaroko dira final hamaseinetara.

“Gutxienez iazko emaitza hobetu nahi dugu. Domina lortu nahi duzu eta irabazi nahi duzu beti, baina iaz hamahirugarren tokian bukatu genuen, final zortzirenetan kanpoan geratu ginen eta hori hobetu nahi dugu, gutxienez”.

Irantzuk eta Gontzalek arretaz prestatu dute Munduko txaopelketa. Azken bi urteetan pilatutako esperientziak eta lanak segurtasuna eman die.

“Azken hilabetean ez gara etxean egon. Jacan entrenatu dugu eta beste txapelketa batzuk jokatu ditugu. Eskozian aste bat egin dugu Errendimendu Altuko euren Zentroan entrenatzen eta prest gaude Suediara joan eta lehiatzeko”.

“Aldaketa batzuk izan ditugu, entrenatzailez aldatu behar izan dugulako. Aurreko entrenatzaileak, kanadiarrak, ezin zuen gurekin Suediara etorri eta suediarra den eta iraganean nirekin lan egin zuen beste batekin hasi gara berriro. Mugimendua izan dugu baina ahal duten guztian laguntzen ari dira eta hori guretzat primerakoa izango da”.

“Oraingoz ondo goaz. Espainiako txapelketa irabaztea zen gure lehen helburua, Mundialean lehiatu ahal izateko, eta hori bete genuen. Hitzordu nagusia oraindik etortzeke dago. Domina lortzen saiatu nahi dugu. Lan handia egin dugu eta hori han erakustea gustatuko litzaiguke”.

Honekin lotutako berriak

07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago