04-uztaila-2018

"Datorren urtean jokatuko ditugu Tokiorako sailkapenak eta ahal dugun guztia egingo dugu"

Londreseko torneoan izan zuen azpiluxazioagatik egin dioten ebakuntza oso ongi irten da

BASQUE TEAMeko errugbi jokalaria oso pozik azaldu da aurten World Seven Seriesetako mailari eutsi diotelako

“Gustora nago. Ebakuntza ongi atera da. Sorbalda gaizki neukan Londreseko txapelketa jokatzen atera zitzaidalako. Medikuek ahal izan duten guztia egin dute eta ondo atera da. Hezur txiki bat jarri didate hemen blokeo egiteko eta ea aguantatzen duen”.

“Lehenengo urtea da igo ginenetik eta oso zaila da. Maila oso altua da eta igotzen ari da. Olinpikoa denetik herrialde bakoitzak diru asko sartu du. Ez da gure kasua, gure federazioak ez dauka dirurik, ahal duena egin du, gurekiko apustua egin du eta mailari eustea guretzat arrakasta handia da”.

“Bi alde daude. Batetik fisikoa, gero eta jende altuagoa bilatzen da, atletak, azkarrak direnak, fisikoki ondo daudenak eta batez ere altuak. Kirol hau alde horretara doa. Ekonomikoki hazi egin behar da, bestela ezin dituzu jokalari onenak eduki, ezin duzu kontratu onik egin, eta horrek esan nahi du ez zaudela ahal duzun kirolari onenekin konpetitzen ari, eta hori da garrantzitsuena”.

“Nik esango nuke jokalari inteligenteak ditugula eta horrek asko balio du Sevenean. Ez gara indartsuenak, ez gara altuenak, ez gara fisikoki onenak eta horregatik buruarekin jokatzen dugunean eta danok batera jokatzen dugunean gauzak ondo ateratzen zaizkigu. Ez gara banaka onenak, ez gara korrikalari bereziak eta talde lana da gure indarra”.

Gizonezkoen taldea zoritxarrez ez zen sailkatu hilabete honetan jokatuko duten San Frantziskoko Munduko txapelketarako. Emakumezkoen taldeak, berriz, txartela lortu zuen eta Igorrek euren lana azpimarratu nahi izan du.

“Nesken taldearentzat oparia ez da lan asko egin dutelako hora iristeko eta erronka oso polita da San Frantzisko bezalako hiri batean konpetitzea, Mundial batean konpetitzea oso polita da. Gu kanpoan geratu ginen baina zorte onena opa diet”.

World Serieez gain Igorrek begiz jota ditu jada Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoak.

“Tokio urruti dago baina ematen duena baino lehenago helduko dira Jokoak. Datorren urtean dira sailkapenak, ahal dugun guztia egingo dugu, saiatuko gara baina gero eta zailago dago sailkatzea”.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago