BASQUE TEAM-en oharra Amador Granados kirolariaren inguruan
Faduran (Getxon), 2015eko apirilaren 13an
Amador Granados Alkorta jaunak hainbat hedabidetan egindako adierazpenen gainean Fundacion Euskadi Kirola Fundazioak honako azalpenak eman nahi ditu:
Fundación Euskadi Kirola Fundazioak ematen dituen BASQUE TEAM BEKAK, eskuratutako goi mailako kirol emaitzetan oinarritzen dira. Aipatutako eskakizuna da, hain zuzen ere, beken esleipenaren objektibotasuna eta eskatzaileen berdintasun eta meritu oinarrien errespetua bermatzen duena. BASQUE TEAMen kasuan, urteroko bekak esleitzeko, kirolariak aurreko urtean lortutako emaitzak kontutan hartzen dira. Emaitzok baloratzeko irizpideak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira, beken deialdiarekin batera. Aurtengo ediziorako zehazki, 2015eko urtarrilaren 30eko EHAAko 20. zenbakian argitaratu ziren irizpideak.
AMADOR GRANADOS JAUNA, pistako txirrindularitza egokituko kirolaria, BAT beken hartzailea izan da hainbat alditan 2008a ezkeroztik lortutako emaitzei esker. 2012an ordea, ez zen Londreseko Paralinpiar Jokoetan lehiatu eta hortaz 2013rako erretroaktibo egoerara pasa zen, hau da, urte horretan zehar lortutako emaitzen balorazioaren zain. Kontutan izanda 2013an ez zela pistako goi mailako lehiaketarik egon (ez zen Munduko ezta Europako txapelketarik egon), jarritako helburua Baie-Comeaun (Kanadan) jokatu beharreko Munduko txirrindularitza egokituko txapelketa izan zen (errepidean eta erlojuz kontrakoan). Kirolariak jarritako helburua onartu zuen (ez zegoen besterik) eta horrez gain BAT-Basque Team-ek emandako diru laguntza baliatu zuen, Kanadako bidaia eta egonaldiari aurre egin ahal izateko.
Amador Granados jaunak Kanadako 2013ko Munduko txirrindularitza egokituko txapelketan lortutako emaitzak honako hauek izan ziren:
-15. erlojuz kontrako saioan (16 txirrindularik hartu zuten parte)
-13. errepideko proban (18 txirrindularik hartu zuten parte)
Emaitzak beraz, ez ziren nahikoa izan 2014ko beka lortu ahal izateko. BAT-en ebaspenen aurrean administrazioarekiko helegitea jartzea dago eta jurisdikzio arruntera jotzea ere. Granados jaunak ez ditu aukera hauek baliatu bere eskubideak defendatzeko.
2014ko apirilaren 13an Amador Granados jaunak Munduko txirrindularitza egokituko txapelketan parte hartu zuen Aguascalientesen (Mexikon), Espainiar taldearekin abiadurazko taldekako proban Munduko txapelketa eskuratuz. Urrezko domina, nahiz eta taldekako proban izan, Amador Granadosek 2015eko martxoan eskatutako beka jasotzeko baliagarria izan da eta eta eskatzailea bera jakitun denez, esleitzekotan dago.
Aipatutako argudioak behin baino gehiagotan azaldu zaizkio Granados jaunari, idatziz eta hainbatetan aurrez aurre, kirolariarekin eta bere ordezkariekin egindako hiru bileratan gutxienez.
Azkenik, Fundacion Euskadi Kirola Fundazioak argi utzi nahi du urte hauetan Granados jauna lagundu duela 60.455 euroko diru kopuruarekin, bestelako laguntza tekniko eta biomedikuez gain. Era berean, 2014ko uztailaren 27an Granados jaunak Lehendakariaren harrera eta omenaldia jaso zuen urteko kirolari onenekin batera.
Hortaz, Fundacion Euskadi Kirola Fundaziotik gure harridura plazaratu nahi dugu Granados jaunak gure aurka hartu duen jarrerarekin, eta erakundea eta bertako langileen aurka azaltzen ari den jokabide erabat bidegabearekin.
Faduran (Getxo), 2015eko apirilaren 13an.