“Munduko txapelketa ondo joan da kontuan izanda sei aste baino ez ditugula izan prestatzeko”
15-martxo-2017

“Munduko txapelketa ondo joan da kontuan izanda sei aste baino ez ditugula izan prestatzeko”

Basque Teameko Amador Granados pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan egindako lanarekin gustura azaldu da, deitu ziotenetik denbora gutxi izan eta Alfonso Cabelloren baja eduki duten arren

Amador Granados pozik dago Los Angelesen, taldekako abiadura proban lortutako zilarrarekin.

Gipuzkoarrak baieztatzen du, Olinpiar Jokoen ondoren Munduko txapelketa antolatu eta jokatzea azken unean erabaki zutela agintariek eta hitzordua prestatzeko oso denbora gutxi izan dutela. Hori dela eta, Amadorrek zalantzak zituen. Test batzuk egin zituen Anoetan, baina benetan lasaiago geratu zen Estatu Batuetan bertan ikusi zuenean azkar aritzen zela. “Jokoetan baino denbora hobeak egin ditut” dio Granadosek.

Amador Granadosek, Eduardo Santasek eta Pablo Jaramillok osatutako taldekako abiadurako hirukotea (Pablo Jaramillok Alfonso Cabello ordezkatu zuen) podiumera igo zen berriro goi-mailako txapelketan batean, zilarrezko domina eskuratuta. Sailkapen txandan Espainiak bigarren denborarik onena markatu zuen Estatu Batuen atzetik eta Errusiaren aurretik, baina finalean talde amerikarra hobea izan zen.

2014. urtean Amadorrek urrea eskuratu zuen Mexikon, zilarra Holandan 2015ean eta brontzea Monticchiarin urte bete geroago. Beraz, hauxe izan da lortutako ondoz-ondoko laugarren domina. Granadosentzat bere palmares arrakastatsua osatzeko beste sari bat da honakoa, Rioko Paralinpiar Jokoetan erdietsitako brontzearen ondoren. “Hemendik aurrera lortzen dudan guztia oparia izango da” ziurtatu du Basque Teameko kirolariak.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago