Bitor Garitaonandia Caparica Surf Festeko 96 onenen txandan kanporatu dute
07-apirila-2022

Bitor Garitaonandia Caparica Surf Festeko 96 onenen txandan kanporatu dute

Bitor Garitaonandiak, Basque Teamek eta Euskadiko Surf Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuko kideak, ezin izan du bere lehen txanda gainditu Caparica Surf Festen, QS zirkuituari dagokion txapelketan. Surflaria 96 onenen kanporaketan lehiatzen hasi da, baina ezin izan die irabazi Mael Laborde frantziarrari (11.67) Eduardo Fernandes portugaldarrari (8.13) eta Edoardo Papa italiarrari (7.73). Garitaonandiaren bi olatu onenek 3.50eko eta 3.90eko puntuazioa jaso dute, guztira 7.40 puntu pilatuta. Txandako azken zatian baldintza hobeen zain geratu den arren, gipuzkoarrak ez du bere puntuazioak hobetzeko aukerarik izan.

Bitorrek Caparicara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio pena dela orain arte egindako lan guztia uretan ezin frogatu izana.

Honekin lotutako berriak

07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago
16-urtarrila-2026

Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 

Informazio gehiago
25-abendua-2025

Aitor Etxebarriazarragaren bertsoa Gabonetako Galan

Informazio gehiago