Bihar ETBko 'BAT To Rio' saioak Ane Santesteban txirrindulariaren istorioa kontatuko
BASQUE TEAMEKO txirrindulariak Jokoetan egingo du debuta abuztuaren 7an errepideko proba korrituta.
Italiako Giroan parte hartu eta 24. bukatu du; orain Errenteriako txirrindularia Jokoetarako azken prestaketetan ari da Sierra Nevadan.
Basque Teameko Ane Santesteban txirrindularia protagonista izango da bihar, Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokan ari diren e do sailkapena lortu duten kirolariak aurkezten dituen “Bat To Rio” programan. ETB2n 13:45etan eta ETB1en 21:00etan eskainiko den saioaren atal honetan ezagutuko dugu nola prestatzen ari den Ane Santesteban egutegiko kirol hitzordurik handienerako.
Ane Santesteban bere ametsak betetzen ari da apurka-apurka. Bere aitak, Nico Santestebanek, Bruesa txirrindularitza taldeko arduraduna izandakoa, ez zuen inoiz pentsatu bere alabetako batek familiaren txirrindularitzarekiko pasio hori bereganatuko zuenik. “Neskato txiki bat, argala, lotsatia eta beldurtia”, horrela gogoratzen du Josemi Badiolak, hasierako urteetan Allerru tadean bere zuzendari izan zenak. Ane Santesteban hazi egin da, eta aldi berean konfiantza irabazi du; txirrindulari gisa bere maila handituz joan da. Italian eman zuen eliterako lehenengo pausoa eta Rio2016rako sailkapenarekin munduko onenen artean dagoela baieztatu du. Sailkapenak olinpiar diploma batekin amestea eta txirrindularitza pro fesionalean borrotzen jarraitu ahal izatea ahalbidetzen dio.
Ane Santesteban (Errenteria, 1990-12-12) 2007ko Espainiako Junior Kopan txapeldunordea izan zen eta horri esker Debabarrena-Kirolgi taldetik deitu zioten. Talde horrekin egin zuen debuta profesionaletan 2009an. Urte horretan Grande Boucle lasterketan nabarmendu zen eta seigarren postuan bukatu zuen Espainiako Txapelketa. Hurrengo denboraldian estreinakoz aritu zen Italiako Giroan. 2012an Bizkaia-Durango taldearekin fitxatu zuen eta horrekin ere Espainiako Txapelketa irabazi zuen urte bete geroago. 2014. urtean Alé Cipollini taldera aldatu zen (orduan Giordana-Cipollini). Horretara bueltatu da aurten, INPA-Sottoli-Giusfredi taldean aldi laburra eman ostean.
Riokoak Santestebanen lehenengo Jokoak izango dira. Ramon Gonzalez Arrieta hautatzaileak aukeratu egin du 2015ean erakutsitako mailagatik, korritutako lasterketa ia guztietan puntuak lortu baitzituen. Estatuko selekzioari plaza e man dioten 349 UCI puntuetatik gipuzkoarrak 147 lortu ditu. Gonzalez Arrietaren esanetan, Santestebanek diploma bat erdiesteko aukera asko ditu, sasoi onean egoteaz gain, Jokoetako ibilbidea berarentzat oso egokia delako.
Maila goreneko txirrindulari honek bere kirol ibilbidea enpresen administrazio eta zuzendaritzako ikasketekin uztartzen du.