8. kapitulua (taekwondoa): ‘Diziplina asiarra’
Jone Magdaleno eta Jon Andoni Cintado kirolari bizkaitarrek oinarri sendoa dute beren familietan eta inguruneetan, kirolean duten ibilbidea garatu eta uztartu ahal izateko goi mailara iritsi arte, bizitzaren gainerako alderdiekin, hala nola alderdi akademikoarekin. Jonek zuzenbidea ikasi zuen, eta master bat du fiskalitatean eta beste bat ziberdelinkuentzian. Jon Andoni industria-diseinuko ingeniaria da eta enpresa-zuzendaritzako masterra du. Biek ala biek seriotasuna eta iraunkortasuna dute ezaugarri, eta elementu horiek haurtzarotik eman dizkie taekwondoak.
Taekwondoa korear jatorriko arte martzial bat da, 1950eko hamarkadan sortua, alderdi fisiko eta mentalak garatzea ahalbidetzen duena, defentsa pertsonalerako beharrezkoak diren gorputz atalak erabiliz, ukabila eta ostikoa batez ere. 2000ko Sidneyko Jokoez geroztik programa olinpikoan sartuta dagoen kiroletako bat da. Jonek eta Jon Andonik lasaitasuna aurkitu dute euren bizitza pertsonalaren eta kirol-bizitzaren arteko orekari eusteko; izan ere, Jone Europako txapeldun izatera ere iritsi da eta Jon Andoni Munduko txapeldunorde. Badakite arrakasta izateko erortzen eta altxatzen ikastea dela garrantzitsua, diziplina asierrak irakatsi dien bezala.