07-otsaila-2022
BAT TO BEIJING: 'Oreinaren pentsaera'
Kapitulu honetan Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariek kontatuko digute zein izan den Beijing 2022an lehiatzeko izan duten borroka, nahiz eta azkenean helburu hori lortu ez duten. Porrotek arrastoa uzten dute; hala ere, ez dituzte donostiarren ilusioak suntsitu. Oihane eta Mikel buru-belarri ari dira lanean egiturak eta tradizioa Euskaditik kanpo dauden diziplina batean, estatu mailan aitzindari izateko eta Jokoetan lehiatzeko ametsa betetzeko. Onartzen dute Ave Fenix bezalako betiereko berpizte batean erori eta berriro altxatzea dela kontua. Hurrengo helburua garbi dute jada: 2026an Milan-Cortina d´Ampezzon egingo diren Jokoetarako sailkatzea.