Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariak sailkapen olinpikoa bilatuko du Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketan
Virginia DíazLucernan Europako txapelketa irabazi ondoren, Virginia Diaz Ottensheim-Linzeko txapelketara Tokio 2020rako plaza bat lortzeko eta podiumera igotzeko asmoarekin etorrida. Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu zen lortu dutela, urrezko domina irabazi baitzuten, estropada bukaera ikusgarria eginda gainera.
Virginiak talentua eta diziplina bateratzen ditu lan egiterako orduan. Getxoko Raspas Arraun Taldean aritzen den arraunlari honek banku mugikorrean maila gorenera iristeko urte asko daramatza prestaketa-lanetan. Bere gaitasunei esker estatuko selekzioak deitu egin du 15 urte zituenetik. Are gehiago, beste esparru batzuetan, eroso sentitzen den eremutik kanpo, nazioarteko mailan arrakasta lortzea zer den badaki, Estatu Batuetan unibertsitateetako txapelduna izan baitzen.