Basque Teameko Iñigo Peña palistak bere lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean
24-abuztu-2018

Basque Teameko Iñigo Peña palistak bere lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean

Iñigo Peña

Zumaiarrak eta Paco Cubelosek final bikaina burutu dute Montemorren jokoan den Munduko txapelketako K2-1.000 metrokoan eta zilarra irabazi dute

Getxo, 2018ko abuztuaren 24an. Iñigo Peña piraguismo esprintean erreferente bilakatzen ari da nazioarte mailan. Paco Cubelos kapitainarekin osatzen duen bikotea gora doa pauso erraldoiak emanez, estropadaz estropada, txapelketaz txapelketa.

Iaz hasi zen arrakastarekin duten amodio istorioa, eta kemena galdu beharrean, istorio horren indarra areagotu egin da denboraren poderioz. Munduko Kopetan abisua eman dute, baita ekainean Belgraden jokatutako Europako txapelketan ere, han K2-1.000 metrokoan brontzea erdietsi baitzuten. Proba hori primeran datorkiela argi geratu da.

Iaz seigarren postuan bukatu zuten Racizen (Txekiar Errepublikan) jokatutako Munduko txapelketa eta aurten bigarren postura egin dute jauzi, garapen ikaragarria erakutsita.

Gaur fisiko boteretsuaz eta adimenaz baliatu dira irabazteko. Erritmoari eutsi diote eta indarrak gorde dituzte azken 250 metroetan aurkariak ezustean harrapatzeko eta behin betiko kolpea emateko. Estroparen buruan hasieratik jarri diren Max Hoff eta Marcus Gross alemaniarrak soilik izan dira eurak baino hobeak. Iñigo eta Paco 0.820ra helmugaratu dira eta Marko Tomicevic eta Milenko Zoric serbiarrak 1.610era.

Bihar Iñigok eta Pacok, Ruben Millan eta Pelayo Rozarekin batera, K4-1.000 metrokoa jokatuko dute, 6. kaletik, 14:26etan.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago