Basque Teameko Ane Santesteban txirrindulariak bederatzigarren postu zoragarria lortu du Italiako Giroan
15-uztaila-2018

Basque Teameko Ane Santesteban txirrindulariak bederatzigarren postu zoragarria lortu du Italiako Giroan

Errenteriako txirrindulariak bederatzigarren tokian bukatu du azken etapa eta postu bat hobetu du sailkapen nagusian, Corsa Rosan egin duen seigarren parte-hartzean

Getxo, 2018ko uztailaren 15ean. Emakumeen Biran hamaikarren postua erdietsi, Espainiako txapelketan laugarren izan, Frantziako GP Plumelec-Morbihan proban podiumera igo eta Mediterraneoko Jokoetan zilarrezko domina jantzi eta gero, Ane Santestebanek motibazio gehigarriarekin ekin zion Italiako Giroari.

Atzean utzi du jada 2017an izan zuen istripuagatik sufritutako bolada txarra. 2018 honetan Basque Teameko txirrindularia bere bertsio onena erakusten ari da berriro.

Seigarren etapan, Giroaren edizio honetan igoera batekin amaitu den lehenengoan, Ane bosgarren helmugaratu eta sailkapen nagusiko 12. postura igo zen, mendian duen boterea aterata eta faboritoen taldeak Gerola Alta 12 kilometro eta batez besteko ehuneko 6ko aldapak dituen bigarren mailako mendatearen igoeran ezarritako erritmoari eutsita.

Zazpigarren etapan Lanzada eta Alpe Gera di Campo Moro herrien arteko 15,4ko kronoeskaladan, batez besteko ehuneko 7ko aldapei, baina tarteka bi zifretako aldatsei ere aurre egin behar izan zieten txirrindulariek eta alde handiak sortu ziren. Santestebanek egoerari eutsi zion eta 13. amaitu zuen.

S.Giorgio di Perlena eta Breganze herrien arteko 126 kilometroko zortzigarren etapan postu bat aurreratu zuen zerrenda orokorrean eta indarrak bederatzigarren etaparako utzi zituen, Zoncolaneko igoera mitikoari ekiteko. Emakumezkoen lasterketan bigarren aldiz igo dute mendate erraldoi hau, lehen aldiz Ovaroko aldetik. Errenterriarrak zazpigarren postua sinatu zuen eta horrek sailkapen nagusiko hamargarren postua ekarri zion. Aipagarria aldi berean Eider Merinoren lana. Laugarren izan zen bizkaitarra etapan eta zortzigarren jarri zen sailkapen nagusian.

Gaurko jardunaldian, jaitsiera batekin eta ondoren lehen mailako mendate baterako igoera batekin amaitu den 120 kilometroko etapan, Ane Santestebanek bederatzigarren postu batekin agurtu du lasterketa italiarra, eta horren ondorioz bederatzigarren postua ziurtatu du sailkapen nagusian. Oso azpimarragarria ere zortzigarren bukatu duen Eider Merinoren lana.

“Oso pozik hamar egun hauetan edutitako sentsazioekin, baina era berean pena apur batekin ere, erorketa batean miunutu bat galdu nuelako. Denboraldi honetan ez dut inongo arazo edo oztoporik izan, eta oso ondo entrenatu dut. Gainera aurten mentalitate aldaketa nabaritu dut eta horri esker nire buruarekiko konfiantza gehiago daukat. Hori lasterketetan asko nabaritzen da” adierazi dio Basque Teami lasterketa amaitzean.

Ikaragarria Santestebanek Giroan izan duen bilakaera. 54. izan zen 2010ean, 68. 2013an, 24. 2014 eta 2016an eta 20. 2017an.

Honekin lotutako berriak

07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago