Basque Teamek goi-mailako 75 kirolariri emango die beka 2023an
- Fundazioak 973.500 euro banatuko ditu 2023an, kirolariei, entrenatzaileei eta epaileei emandako diru-laguntzetan
- Beste 240.000 euro esprint piraguismo, atletismo, pistako txirrindularitza, golf eskubaloi eta belar hockeyko bikaintasun proiektuetan inbertituko dira
Basque Team Fundazioaren Patronatua bildu ondoren, erabaki da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako ematen dituen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 973.500 eurokoa izango dela, goi mailako 75 kirolari (41 emakume eta 34 gizon) eta 17 entrenatzaileren artean banatzeko (13 gizon eta 4 emakume). Aurten, guztira, 137 beka-eskaera jaso dira.
Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzeko irizpide zorrotzak bete behar dira, bai markei dagokienez, bai parte-hartzeari dagokionez, maila absolutuan, nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.
Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, laguntza biomedikoak (Quirón Salud taldearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak indartuta), laguntza teknikoak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazioko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitza jasoko dituzte. Azken zerbitzu horretan bereziki ari da lanean Fundazioa, ‘Laneratzea’ deituriko proiektuaren bitartez.
Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ez eta, oro har, pertsona edo kolektibo jakinekiko intolerantziarik ez dakarrenik ere, betiere Fundazioak abian jarritako “Baloreetan BAT” proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikatu nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.
Beka jasoko duten 75 kirolari olinpiko eta paralinpikoez gain, 17 entrenatzailek eta hiru epailek ere jasoko dute laguntza Basque Team Fundazioaren eskutik.
Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dute: Maialen Chourrautek (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zilarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Iñigo Peñak (diploma Rion eta Tokio esprint piraguismoan), Tania Calvok (diploma Rion pistako txirrindularitzan) Lucas Eguibarrek (egungo Munduko txapelduna snowboardcrossean, 2015eko Munduko Kopako txapelduna eta bi diploma olinpikoren jabea), edo Asier Garciak (diploma Londresen eta Tokion eta zilarra gurpil-aulkiko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan). Fundaziora batuko dira bekadun berri bezela Adur Amatriain (surfa), Afrika Criado (skatea), Aitor Gorrotxategi (sprint piraguismoa), Alain Kortabitarte (skatea), Aratz deGoicoechea (errugbia), Eneko Carretero (eskalada), Esther Arrojeria (eskubaloia), Igone Campos (mendiko eskia), Irati Mitxelena (atletismoa, luzera jauzia), Jon Andoni Cintado (taekwondoa), Keoni Lasa (surfa), Maddi Aalla (eskubaloia), Maria Vicente (atletismoa, heptatloia), Naia Laso (skatea), Oscar Higuera (txirrindularitza egokitua), Peio Gonzalez (skatea), Ruben Vitoria (surfa), Salma Solaun (gimnasia eritmikoa) eta Sergio Vez (curlinga).
Teknikariei dagokienez, Ana Usabiaga (txirrindularitza) eta Telmo Olazabal (eslalon piraguismoa) batu dira Fundaziora, eta epaileei dagokienez, Eki Fanlok (errugbia), Ivan Martinezek (tenisa) eta Mikel Zalakainek (surfa) ere beka jasoko dute.
Hauek dira 2023an Basque Team-en beka jasoko duten kirolariak
“Basque Team Kirolariak” bekak: ‘Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.
- Alvaro Romero (snowboard)
- Amaia Erbina (errugbia)
- Ander Elosegi (eslalom piraguismoa)
- Anne Fernández de Corres (errugbia)
- Aratz de Goicoechea (errugbia) (bekadun berria)
- Begoña Lazcano (sprint piraguismoa)
- Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketa)
- Clara Azurmendi (badmintona)
- Ekain Jiménez (pistako txirrindularitza)
- Esther Arrojeria (eskubaloia) (bekadun berria)
- Eukene Larrarte (pistako txirrindularitza)
- Higinio Rivero (sprint piragüismo egokitua)
- Iker Sastre (mahai-tenis egokitua)
- Imanol Rojo (iraupeneko eskia)
- Iñigo Llopis (igeriketa egokitua)
- Iñigo Matinez de Albornoz (mendiko eskia)
- Iñigo Peña (sprint piraguismoa)
- Jaime Romero (pistako txirrindularitza)
- Joan Crespo (eslalom piraguismoa)
- Jon Andoni Cintado (taekwondoa) (bekadun berria)
- Jone Magdaleno (taekwondo)
- Juan del Campo (eski alpinoa)
- Klara Olazabal (eslalom piraguismoa)
- Lucas Eguibar (snowboarda)
- Maddi Aalla (eskubaloia) (bekadun berria)
- Maialen Chourraut (eslalom piraguismoa)
- Maialen Garcia (belar-hockeya)
- Maitane Etxeberria (eskubaloia)
- Mikel Unanue (curlinga)
- Miren Lazkano (eslalom piraguismoa)
- Nadia Erostarbe (surfa)
- Nahia Zudaire (igeriketa egokitua)
- Naia Laso (skate, park) (bekadun berria)
- Odei Jainaga (atletismo, xabalina)
- Oihane Otaegi (curlinga)
- Oscar Higuera (xirrindularitza egokitua) (bekadun berria)
- Rakel Mateo (triatloi egokitua)
- Salma Solaun (gimnasia erritmikoa) (bekadun berria)
- Tania Calvo (pistako txirrindularitza)
- Teresa Errandonea (atletismoa, hesiak)
- Virginia Díaz (arrauna)
- Ziortza Isasi (pistako txirrindularitza /errepideko txirrindularitza)
‘Atzeraeraginezko’ bekak: 2022an ‘Basque Team Kirolariak’ beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira, baldin eta urte horretan eskatutako emaitzan parte hartu ez badute edo lortu ez badute.
- Agurtzane Eguiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia)
- Ainhoa Hernandez (eskubaloia)
- Amagoia Arrieta (boccia)
- Ariane Ochoa (surfa)
- Aritz Aranburu (surfa)
- Asier García (gurpildun aulkiko saskibaloia)
- David Mouriz (gurpildun aulkiko saskibaloia)
- Elena Loyo (atletismo-maratoia)
- Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
- Leticia Canales (surfa)
- Naiara Rodríguez (gurpildun aulkiko saskibaloia)
- Olatz Arregui (eslalom piraguismoa)
‘Support’ bekak: ‘Basque Team Kirolariak’ beketara sartzerik ez izan arren, 2022ko denboraldian programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko proben Munduko txapelketetan edota Europako txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.
- Adur Amatriain (surfa) (bekadun berria)
- Afrika Criado (skatea, street) (bekadun berria)
- Aingeru Garay (eski alpinoa)
- Aitor Gorrotxategi (sprint piraguismoa) (bekadun berria)
- Alain Kortabitarte (skate, park) (bekadun berria)
- Ane Santesteban (txirrindularitza)
- Arantza Moreno (atletismo, xabalina)
- Eneko Carretero (eskalada) (bekadun berria)
- Garazi Sánchez (surfa)
- Garoa Martínez (halterofilia)
- Igone Campos (mendiko eskia) (bekadun berria)
- Irati Mitxelena (atletismoa, luzera jauzia)
- Jose María Mendiola (judoa)
- Keoni Lasa (surfa) (bekadun berria)
- Lourdes Oyarbide (txirrindularitza)
- Maialen Oiartzabal (freestyle eskia)
- Maria Vicente (atletismoa, heptatloia) (bekadun berria)
- Mikel Linacisoro (eskalada)
- Peio Gonzalez (skatea, park) (bekadun berria)
- Ruben Vitoria (surfa) (bekadun berria)
- Sergio Vez (curlinga) (bekadun berria)
Hauek dira Basque Teamek 2023an bekatutako teknikariak
- Adrián García Yañez (gurpildun aulkiko saskibaloia)
- Ainhoa Artolazabal (pistako txirrindularitza)
- Ana Usabiaga (txirrindularitza) (bekadun berria)
- Ane Cano (surfa)
- Aritz Fernández (eslalom piraguismoa)
- Arturo Magdaleno (taekwondo)
- Ekaitz Saies (sprint piraguismoa)
- Iker Ekaitz Libano (sprint piragüismo egokitua)
- Imanol Álvarez (eskubaloia)
- Isaac Pousada (igeriketa egokitua)
- Jon Murua (igeriketa egokitua)
- Jose Antonio García Feijoo (atletismoa)
- Leire Otaegi (curlinga)
- Marcos César Morales (arrauna)
- Ramón Cid (atletismoa)
- Telmo Olazabal (eslalom piraguismoa) (bekadun berria)
- Xabier Etxaniz (eslalom piraguismoa)
Hauek dira Basque Teamek 2023an bekatutako epaileak
- Eki Fanlo (errugbia) (bekadun berria)
- Ivan Martinez (tenisa) (bekadun berria)
- Mikel Zalakain (surfa) (bekadun berria)
Bikaintasunezko proiektuak
Bekez gain, Basque Team Fundazioak 240.000 euro emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei, goi-mailako proiektuetarako, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan dezaten eta goi-mailako kirol-emaitzak lor ditzaten.
Laguntzak euskal kirolarien partaidetza olinpikora bideratutako proiektuak gauzatzeko izango dira, oro har, abian den zikloan (Paris 2024, Milan-Cortina d´Ampezzo 2026), edo, salbuespen gisa, hurrengo ziklo olinpikoan (Los Angeles 2028, 2030eko Neguko Jokoak).
Guztira 11 proposamen jaso dira eta, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera, 8k lortu dute proiektua gauzatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa, baina puntuazio altuena lortu duten 6 modalitatetan martxan jarriko dira proiektuak euskal Federazioekin batera: esprint piraguismoan, atletismoan, pistako txirrindularitzan, golfean, eskubaloian eta belar-hockeyan.
Kirol-proiektuak programa olinpikoan eta paralinpikoan sartzen diren probetara bideratuko dira, bai goi-mailako kirolariak diren euskal kirolarientzat, bai, beren kirol-ibilbideagatik edo emaitzengatik, eskaera egiten den unean maila altua lortzetik bereziki gertu dauden euskal kirolarientzat.
Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Basque Team Fundazioarekin akordioa edo hitzarmena sinatuta duten kirol-erakundeek garatutako goi-mailako kirol-proiektuak, estrategikoak edo lehentasunezkoak direlako. Proiektu estrategiko horiek slalom piraguismoaren, neguko kirolen eta kirol egokituaren modalitate edo diziplinei dagozkienak dira. Horiek euren laguntza propioak izango dituzte.