Basque Teamek eta Ikaslan Bizkaiak- Lanbide-heziketako Zentro Publikoen Elkarteak- akordioa sinatu dute euskal kirolarien prestakuntza eta laneratzea sustatzeko
03-iraila-2019

Basque Teamek eta Ikaslan Bizkaiak- Lanbide-heziketako Zentro Publikoen Elkarteak- akordioa sinatu dute euskal kirolarien prestakuntza eta laneratzea sustatzeko

Nazioarteko txapelketetan euren parte hartzea bultzatzeko goi mailako euskal kirolariei baliabideak eskaintzea helburu duen Basque Team Fundazioak, eta Ikaslan Bizkaiak, Bizkaiko lurralde historikoko lanbide-heziketako 27 zentro publikok osatutako elkarteak lankidetza akordioa Faduran (Getxo) sinatu dute gaur. Hitzarmena Basque Teamek martxan jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruko ‘Laneratzea’ prozesuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren bitartez kirolarien beharrizan pertsonal eta profesionalei erantzuteko asmoa du fundazioak, goi mailako kirolean duten etapa pasa ondoren laneratze prozesu horretan laguntza eskainita.

Basque Teameko fundazioaren egoitzan, Faduran (Getxo), gaurko sinaduran izan dira Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailea, Jose Manuel González Fidalgo Ikaslan Bizkaiko presidentea, dagoeneko Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela duen Agurtzane Egiluz gurpil aulkiko saskibaloiko proiektuko kirolaria, eta kirol egokituko neguko proiektuko kide diren Irati Idiakez eta Xabier Osa snowboardlariak.

Ikaslan Bizkaiak lan merkatuaren beharrizanetara egokitzen den kalitatezko irakaskuntza modernoa eskaintzen duten kualifikazio handiko irakasleak ditu, eta gainera ikasleen giza-formakuntzan ere arreta jartzen du. Zentzu horretan, Ikaslan-Bizkaia Basque Teamen aliatu berria izango da kirolarien prestakuntza hobetzeko, eta Basque Teamek bultzatzen dituen eta goi mailako kirolarekin lotuta dauden balioak hedatzeko.

Bi aldeen arteko lankidetza hainbat ekintza-esparrutan emango da:
Lanbide-heziketaren eta orientazio zerbitzuaren promozioa
Goi mailako euskal kirolariei lanbide-orientazioa eskainiko zaie, lanbide-heziketak dituen onurak azpimarratuta.
Lanaren sustapena goi mailako kirolarien artean
Bi aldeek Lanbide-heziketa Publikoaren Lanbide-bitartekotza Zerbitzuaren, ‘IkasEnplegua’ren, erabilera bultzatuko dute. Gainera haien entrenamenduekin eta txapelketa ofizialen parte-hartzeekin bateragarriak diren lanbide-baldintzak eskainiko dizkiete goi mailako kirolariei.
Formakuntza-jarduerak
Bi aldeak goi mailako kirolariei eta erakundearekin lan egiten duten eta prestakuntza behar duten pertsonei zuzendutako formakuntza-aukerak sortzera konprometitzen dira.
Emakumearen agerikotasuna
Gizartean sakontasuna duen gaia izanik, bi aldeek elkarlana bultzatuko dute emakumearen kirolarekin lotutako esparrua ikusgai bihurtzeko, jardunaldien, ekitaldien edota beste hedapen edo kolaborazio tresnen bitartez.
Kirolaren balioetan oinarritutako proiektu berritzaileen garapena
Lanbide-heziketako Sistema Publikoak duen berrikuntzarako gaitasunean oinarriturik, kirolaren balioak eta heziketa munduan horien transferentzia ardatz hartuta, nazioarte eta estatu mailako proiektu berritzaileak garatzeko aukerak aztertuko dira.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du, urtero automatikoki luzatzeko aukerarekin.

Honekin lotutako berriak

12-abendua-2024

Basque Team Fundazioak kudeaketa aurreratuaren brontzezko A ziurtagiria jaso zuen atzo 

Informazio gehiago
03-abendua-2024

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Basque Team

Informazio gehiago
25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Informazio gehiago
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago