Basque Teamek bere sare sozialetan umeentzat marrazketa txapelketa bat jarri du martxan
20-martxo-2020

Basque Teamek bere sare sozialetan umeentzat marrazketa txapelketa bat jarri du martxan

Ostiralero Basque Team Fundazioak bere kirolari batzuen izena publikatuko du bere sare sozialetan, eta etxeko txikienek aste bat izango dute arte lanak egiteko, proposatutako kirolarietako bat aukeratuta. Lehiaketan parte hartzeko pauso hauek jarraitu behar dira:
Basque Teamek aste bakoitzean sare sozialetan txapelketarako publikatutako kirolari bat hautatu.
Marrazkia egin, kirolariaren izena, kirola eta Basque Teameko logoa sartuta.
Basque Team jarraitu sare sozialetan: Facebook, Twitter edo Instagram.
Basque Team etiketatu (@basqueteam Facebooken, @BATbasqueteam Twitterren, @basque_team Instagramen) eta aukeratutako kirolaria etiketatu sare sozialetan profila baldin badauka.
#nietxeangeratzennaiz eta #BaloreetanBAT leloak erabili publikazioan.
Aste bat pasa ondoren, bost onenak aukeratuko dira eta euren izenak publikatuko dira Fundazioaren sare sozialetan. Saria: Basque Teameko kamiseta bat eta ipuin bat.

Lehenengo asterako (martxoaren 20tik 27ra) hauek dira aukeratutako kirolariak: Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa), Lucas Eguibar (snowboard), Amaia Erbina (errugbia), Arantza Moreno (xabalina jaurtiketa).

* Sare sozialik ez duten adin txikikoek parte hartu ahal dute euren guraso edo familikoen profilak erabilita.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da.

Honekin lotutako berriak

07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago
16-urtarrila-2026

Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 

Informazio gehiago
25-abendua-2025

Aitor Etxebarriazarragaren bertsoa Gabonetako Galan

Informazio gehiago