Basque Teamek bere Gabonetako gala ospatu zuen atzo; bertan, urtean zehar gertatutakoaren errepasoa egin, eta bere hurrengo proiektuak aurkeztu zituen
24-abendua-2019

Basque Teamek bere Gabonetako gala ospatu zuen atzo; bertan, urtean zehar gertatutakoaren errepasoa egin, eta bere hurrengo proiektuak aurkeztu zituen

Ekitaldian, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Maite Iturbe EITBko zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea izan ziren

Basque Team fundazioak bere kirolari asko bildu zituen atzo, enpresa eta erakunde munduko ordezkariez gain, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan egin zen Gabonetako galan. 250 gonbidatu baino gehiago izan ziren ekitaldian, tartean teknikariak, federazioetako ordezkariak eta fundazioari lotutako babesleak ere.

Gala Basque Team-eko kirolariek azken hilabeteetan egindakoa eta lortutakoa irudietan errepasatzeko bloke batekin hasi zen, arreta berezia jarrita sentimenduetan eta emozioetan, inguruneak atleten bizitzan duen garrantzian. Izan ere, Fundazioaren jarduera ez da kirol arlora mugatzen. Ildo horretan, Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzailea arduratu zen Fundazioa kirolarien laneratzean egiten ari den lana erakusteaz, bai eta azken hilabeteetan ‘BaloreetanBAT’ proiektua sendotzeko ahalegina egin dela erakusteaz ere. Enpresa-inguruneko eta hezkuntza-inguruneko eragile garrantzitsuekin aliantzak eta lankidetza-estrategiak eraikitzea eta urte hauetan Basque Teamen inbertitutakoa gizarteari itzultzea da helburua.

Ondoren, agurren txanda iritsi zen. Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak opari txiki bat eman zien aurten goi maila, eta ondorioz Fundazioa, utzi duten kirolariei; Jagoba Vizuete karatekari, Irati Goikoetxea piraguistari eta Igor Genua errugbi jokalariari.

Horrez gain, Fundazioak ez zuen urteko kirolari onenen lana aitortzeko aukera pasatzen utzi nahi izan. Eguzkilore urdina eman zitzaien Diego Arana hockey jokalariari, Asier Garcia gurpil-aulkiko saskibaloi jokalariari, Patxi Peula patinatzaileari, Aitor Francesena surflariari, Virginia Diaz arraunlariari, Jon Rahm golflariari, Iñigo Llopis igerilariari, Iraitz Arrospide atletari, Maitane Etxeberria eta Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalariei eta Joan Crespo, Ander Elosegi eta Iñigo Peña piraguistei.

Urteko onenak saritu ondoren, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren hitzek itxi zuten ekitaldia. Sailburuak nabarmendu zuenez, kirolariak Euskadiren eta herritar guztien ordezkariak izango dira urteko hitzordu garrantzitsuenean, Tokio 2020ko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan: “Ziur nago Tokio ez dela salbuespena izango eta zuek guztiok pabiloia oso goian utziko duzuela”. Zupiriak Neguak diseinatutako kamiseta berezia jantzi zien dagoeneko txartela ziurtatuta duten edo udan Japoniako hiriburuan lehiatzeko gutxieneko marka lortu duten kirolariei: Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Iñigo Peña, Higinio Rivero, Virginia Diaz, Asier Garcia, Txema Avendaño, Diego Arana eta Iraitz Arrospide.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago