Basque Teamek 580.000 euro banatuko ditu teknikari eta kirolarientzako laguntza ekonomikoetan 2018an
27-uztaila-2018

Basque Teamek 580.000 euro banatuko ditu teknikari eta kirolarientzako laguntza ekonomikoetan 2018an

Goi mailako 52 kirolarik y 11 teknikarik jasoko dute aurten hamargarren urteurrena ospatuko duen Fundazioaren laguntza

Getxo, 2018ko uztailaren 27an.- Batzorde betearazlea bildu ondoren, maila goreneko kirolari erakundeak laguntza ekonomikoetan emango dizkion 580.000 euroak 52 kirolariren (24 emakume eta 28 gizon) eta 11 teknikariren artean banatzea erabaki da.

Guztira 91 eskaera jaso dira eta Fundazioaren Batzorde Teknikoak 63 onartu ditu, %69,23. Bekak onartzeko edo ukatzeko aurreko denboraldian nazioarte mailako txapelketetan izandako emaitzak eta parte-hartzeak aintzat hartzen dira, balorazio irizpide zorrotzak ezarrita.

Laguntza ekonomikoez gain, bekadunek laguntza biomedikuak (QuironSalud taldearekin itxitako kolaborazio akordioaren bitartez sendotuta), teknikoak, coaching zerbitzuak, irudi eta komunikazio zerbitzuak eta ikasketetan eta lanean hastean eskainitako laguntzak ere jasoko dituzte. Azken zerbitzu honetan arreta berezia jartzen ari da fundazioa ‘Laneratzea’ deitutako prozesuaren bitartez.

Genero berdintasuna bultzatzeko eta kirolariak gizartearentzat eredugarriak diren baloreen eramaileak izateko BASQUE TEAMek egiten duen apustua azpimarragarria da. Bekatutako kirolariek ez dute adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo bereizkeriazkorik egingo emakumeei buruz eta, eskuarki, ez dute intolerantziazko adierazpenik egingo pertsona edo kolektibo jakinei buruz. Hau guztia fundazioak martxan jarri duen ‘#BaloreetanBAT’ proiektuaren barruan kokatuta.

47 olinpiar kirolariez eta 5 kirolari ez olinpikoez gain, 11 teknikarik ere Basque Teamen laguntza jasoko dute.

Basque Teamekin ibilbide luzea duten kirolariek bekatuta jarraitzen dute: Maialen Chourraut (urrea Rio 2016ko Jokoetan eta brontzea Londres 2012ko Jokoetan piraguismo eslalomen) Ander Elosegi (olinpiar diploma Beijing, Londres eta Rion piraguismo eslalomen), Ainhoa Murua (olinpiar diploma Londresen eta lau parte-hartze olinpiko tritaloian), Patxi Peula (30 domina Europako eta Munduko patinaje txapelketetan), Alex Uranga (Top10 bodyboardeko Munduko zirkuituan eta irabazle Europako zirkuituan 2017. urtean), Lucas Eguibar (Munduko Kopako txapelduna 2015. urtean eta aurtengo munduko txapeldunordea), Jon Santacana (27 domina Munduko txapelketa eta Olinpiar Jokoen artean egokitutako eskian), Asier Garcia (zilarra gurpil-aulkiko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan) eta Amador Granados (brontzea pistako txirrindularitzan Rioko Paralipiar Jokoetan), besteak beste.

Bestalde, aurten fundaziora bekadun berri moduan sartu dira: Maialen García eta Diego Arana belar-hockey jokalariak, Uribarri Barrutieta eta Nerea Agirre errugbi jokalariak, Irune Paredes, Estibaliz Álvarez, Ane Barandiaran eta Rebeca Carrera softbol jokalariak, Garazi Sánchez surflaria, Virginia Díaz arraunlaria, Ana Usabiaga pistako txirrindularia, Maitane Etxeberria eskubaloi jokalaria, Xabier Olano kayak-surflaria, Xabier Gorospe golflaria eta Mikel Linacisoro eskalatzailea. (*Eranskina: bekadun berrien profilak).

2018an Basque Teamek bekatutako kirolari guztien zerrenda:
Ainhoa Hernandez (eskubaloia)
Ainhoa Murua (triatloia)
Aitor Francesena (surf egokitua)
Alex Uranga (bodyboarda)
Amador Granados (pistako txirrindularitza egokitua)
Amaia Erbina (errugbia)
Ana Usabiaga (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
Ane Barandiaran (softbola) (bekadun berria)
Ane Santesteban (errepideko txirrindularitza)
Ander Elosegi (ur bizietako piraguismoa)
Aritz Aranburu (surfa)
Asier Aguirre (atletismo egokitua)
Asier Cuevas (atletismoa)
Asier García (gurpil aulkiko saskibaloia)
Bárbara Plá (errugbia)
Begoña Lazkano (ur bareetako piraguismoa)
Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketa)
Diego Arana (belar-hockeya) (bekadun berria)
Estibaliz Álvarez (softbola) (bekadun berria)
Garazi Sánchez (surfa) (bekadun berria)
Gontzal García (curlinga)
Ignacio Martin (errugbia)
Igor Genua (errugbia)
Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
Iñigo Peña (ur bareetako piraguismoa)
Imanol Rojo (iraupen-eskia)
Irantzu García (curlinga)
Irati Goikoetxea (ur bizietako piraguismoa)
Irune Paredes (softbola) (bekadun berria)
Jagoba Vizuete (karatea)
Jon Carazo (olinpiar arrauna)
Jon Santacana (eski alpino egokitua)
Juan del Campo (eski alpinoa)
Juan Jose ‘Kako’ Aramburu (olinpiar tiroa)
Leire Olaberria (pistako txirrindularitza)
Lucas Eguibar (snowboarda)
Maialen Chourraut (ur bizietako piraguismoa)
Maialen García (belar-hockeya) (bekadun berria)
Maitane Etxeberria (eskubaloia) (bekadun berria)
Mikel Linacisoro (eskalada) (bekadun berria)
Nerea Agirre (errugbia) (bekadun berria)
Pablo Carrera (olinpiar tiroa)
Patxi Peula (patinajea)
Rakel Mateo (triatloi egokitua)
Rebeca Carrera (softbola) (bekadun berria)
Samuel Hernanz (ur bizietako piraguismoa)
Tania Calvo (pistako txirrindularitza)
Trihas Gebre (atletismoa)
Uribarri Barrutieta (errugbia) (bekadun berria)
Virginia Díaz (olinpiar arrauna) (bekadun berria)
Xabier Olano (kayak-surfa) (bekadun berria)
Xabier Gorospe (golf) (bekadun berria)

2018an Basque Teamek bekatutako teknikarien zerrenda:

Ainhoa Artolazabal (Amador Granadosen entrenatzailea)
Aitor Santiesteban (Garazi Sánchezen entrenatzailea)
Ángel Vizuete (Jagoba Vizueteren entrenatzailea)
Ekaitz Saies (Begoña Lazkanoren entrenatzailea)
Iñigo Mujika (Ainhoa Muruaren entrenatzailea)
Iosu Osa (Alex Urangaren entrenatzailea)
Marcos César Morales (Virginia Díazen entrenatzailea)
Pablo Feijoo (Igor Genua eta Ignacio Martínen entrenatzailea)
Ricardo Jimenez (Trihas Gebreren entrenatzailea)
Xabier Etxaniz (Maialen Chourrauten entrenatzailea)
Xabier Taberna (Ander Elosegi eta Irati Goikoetxearen entrenatzailea)

Bekadun berrien txostena

Honekin lotutako berriak

15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago