Basque Teamek 536.000 euro banatuko ditu teknikari eta kirolarientzako beketan 2017an
22-maiatza-2017

Basque Teamek 536.000 euro banatuko ditu teknikari eta kirolarientzako beketan 2017an

Goi mailako 43 kirolarik y 14 teknikarik jasoko dute aurten hamargarren urteurrena ospatuko duen Fundazioaren laguntza

Getxo, 2017ko maiatzaren 22an.- Batzorde betearazlea bildu ondoren, maila goreneko kirolari erakundeak emango dizkion 536.000 euroak 43 kirolariren (18 emakume eta 25 gizon) eta 14 teknikariren (2 emakume eta 12 gizon) artean banatzea erabaki da.

Guztira 77 eskaera jaso dira eta Fundazioaren Batzorde Teknikoak 58 onartu ditu, %75,32. Bekak onartzeko edo ukatzeko aurreko denboraldian nazioarte mailako txapelketetan izandako emaitzak eta parte-hartzeak aintzat hartzen dira, balorazio irizpide zorrotzak ezarrita.

Laguntza ekonomikoez gain, bekadunek laguntza biomedikuak (QuironSalud taldearekin itxitako kolaborazio akordioaren bitartez sendotuta), teknikoak, ikasketetan eta lanean hastean eskainitako laguntzak, coaching zerbitzuak eta irudi eta komunikazio zerbitzuak ere jasoko dituzte.

Genero berdintasuna bultzatzeko eta kirolariak gizartearentzat eredugarriak diren baloreen eramaileak izateko aurten BASQUE TEAMek egindako apustua azpimarragarria da. Zentzu horretan kirolariek fundazioarekin sinatu behar duten konpromiso-agirian klausula berezi bat gehitu da. Horren arabera, kirolariek ez dute adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo bereizkeriazkorik egingo emakumeei buruz eta, eskuarki, ez dute intolerantziazko adierazpenik egingo pertsona edo kolektibo jakinei buruz.

31 olinpiar kirolariez, 4 kirolari ez olinpikoez eta kirol egokituan aritzen diren 8 kirolariez gain, 14 teknikarik ere Basque Teamen laguntza jasoko dute.

Haien palmaresak garbi erakusten du beka hauek lortu dituzten kirolarien maila: guztira, BASQUE TEAM 2017 bekak lortu dituzten kirolariek 47 parte-hartze pilatzen dituzte Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan, eta 98 domina Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan eta Europako eta Munduko Txapelketetan.

Basque Teamekin ibilbide luzea duten kirolariek bekatuta jarraitzen dute: Maialen Chourraut (urrea Rio 2016ko Jokoetan eta brontzea Londres 2012ko Jokoetan piraguismo eslalomen) Ander Elosegi (olinpiar diploma Beijing, Londres eta Rion piraguismo eslalomen), Ainhoa Murua (olinpiar diploma Londresen eta lau parte-hartze olinpiko tritaloian), Leire Olaberria (brontzea Beijing 2008ko Jokoetan pistako txirrindularitzan), Maria Lopez de Eguilaz (olinpiar diploma Beijing eta Rion belar-hockeyan) Patxi Peula (24 domina Europako eta Munduko patinaje txapelketetan), Alex Uranga (5. bodyboardeko Munduko zirkuituan eta irabazle Europako zirkuituan 2016. urtean), Lucas Eguibar (Munduko Kopako txapelduna 2015. urtean eta aurtengo munduko txapeldunordea), Jon Santacana (26 domina Munduko txapelketa eta Olinpiar Jokoen artean egokitutako eskian), Asier Garcia (zilarra gurpil-aulkiko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan) eta Amador Granados (brontzea pistako txirrindularitzan Rioko Paralipiar Jokoetan), besteak beste.

Bestalde, fundazioak bekatutako kirolarien taldera 4 kirolari sartuko dira: Aitor Francesena, surf egokituko egungo munduko txapelduna; 2004ko Atenaseko Jokoetan lehiatu zen eta Beijing eta Rioko Jokoetan diplomak lortu zituen Rocio Ybarra belar-hockeyko jokalaria; 2012. urtean Londresen brontzea eta iaz Rion diploma lortu zituen Patricia Elorza eskubaloi jokalaria eta Iñigo Llopis, iaz hiriburu kariokan Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen igerilaria.

Laguntzetan banatuko diren 536.000 euroetatik, 481.000 euro (%89,74) banakako bekei dagozkie. Aldi berean aurrekontuaren beste 15.000 euro kirolarien bidaia, kontzentrazio eta entrenamendu berezietarako zuzenduko dira eta beste 40.000 euro emaitzengatik emandako sarietara.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago