08-martxo-2022

Basque Team eta Emakumearen Nazioarteko Eguna

BASQUE TEAM FUNDAZIOAn emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan formalki landutako premisak txertatzen jarraitzen dugu gure egunerokoan. Hala, gure ‘Berdintasunerako Planak’ indarrean jarraitzen du, eta detektatu ziren beharretan sakontzen jarraitzen dugu. Besteak beste, BATeko langileentzako prestakuntza genero-ikuspegian, komunikazio ez-sexista eta emakumeen erreferenteak ikusaraztea, errendimendu handiko kirolarien osasuna eta hezkidetza-zereginetan laguntzea, haurren kirol-bokazioak mantentzeko, besteak beste.

Erakunde ezberdinekin lankidetzan, kirol-erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lerrokatzeko laguntza espezifikoa nabarmentzen da, baita euskal kirol-eremuan sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean prebenitzeko eta jarduteko laguntza ere.

Azken urte honetan (2021eko martxoa-2022ko martxoa), lan egiteko eta arlo honetan hobetzeko, kontzienteago izaten lagundu diguzuen pertsona eta erakunde guztiei, eskerrak eman nahi dizkizuegu

Azkenik, gure kirolariak aintzatestu nahi ditugu. Hain zuzen ere, Tokio 2020ko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan parte hartu eta izandako lorpenengatik; Maialen Chourrautek, Virginia Díazek, Nahia Zudairek, Rakel Mateok eta Agurtzane Egiluzek, zilarrezko domina eta diploma olinpikoak irabazi zituzten hurrenez hurren.

Olatz Legarza Albizuri
Basque Team Fundazioko koordinatzailea

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago