Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
25-azaroa-2025

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Basque Team Fundazioak bat egin nahi du 2025eko azaroaren 25eko babes sozial eta instituzionalarekin, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen garrantzia agerian uzteko; konkretuki Emakundek hiru aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean abiarazitako kanpainarekin. 

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kanpainak gogorarazten digu emakumeen aurkako indarkeria ez dela emakumeen arazoa soilik, gizarte osoarena baizik eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan sarea eta komunitatea sortzeko deia egiten du. “Ez da zure arazoa bakarrik, gurea ere bada” lelopean eta indarkeriaren biktima baten alboan dagoen pertsona talde baten irudiarekin, kanpainak dei egiten du gizarte osoa aktiba dadin indarkeria matxistaren “normalizazioa” saihesteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko 4.500 emakumeri egindako “Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko inkesta”-ko datuen arabera, Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen %48,2k noizbait pairatu du indarkeria-motaren bat bikotearen barruan edo kanpoan. Bi emakumetik batek. Salaketak kasuen %15era iristen ez diren arren, emakumeen %80k dio indarkeria horren berri ematen diela lagunei, senideei, ingurune hurbilari. Horregatik da hain garrantzitsua gizarte aktibo eta kontzientziatu bat izatea.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak nabarmendu duenez, “emakumeek ahal duten moduan kontatzen ari dira, nahiz eta zaila izan; beraz, pilota gizartearen teilatuan dago batez ere, eta gizarteak erantzun, lagundu, ulertu behar ditu, sentitu behar du ez dela emakume batzuen arazo pertsonala, arazo soziala baizik”.

Emakundek hiru aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean abiarazitako kanpainak erantzukizun soziala, komunitarioa, instituzionala… aldarrikazten du, indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeak babesteko, entzuteko, sinesteko eta artatzeko.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago