Basque Teamek goi-mailako 65 kirolariri emango die beka 2022an
17-ekaina-2022

Basque Teamek goi-mailako 65 kirolariri emango die beka 2022an

– Fundazioak 710.000 euro banatuko ditu 2022an, kirolariei, entrenatzaileei eta epaileei diru-laguntzak emateko

– Beste 154.000 euro esprint piraguismo, atletismo, arraun olinpiko, eskubaloi eta belar hockeyko bikaintasun proiektuetan inbertituko dira

Basque Team Fundazioaren Patronatua bildu ondoren, erabaki da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako ematen dituen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 710.000 eurokoa izango dela, goi mailako 65 kirolari (38 emakume eta 27 gizon) eta 17 entrenatzaileren artean banatzeko (13 gizon eta 3 emakume). Aurten, guztira, 125 beka-eskaera jaso dira.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzeko irizpide zorrotzak bete behar dira, bai markei dagokienez, bai parte hartzeari dagokionez, maila absolutuan, nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, laguntza biomedikoak (Quirón Salud taldearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak indartuta), laguntza teknikoak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazioko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitza jasoko dituzte. Azken zerbitzu horretan bereziki ari da lanean Fundazioa, ‘Laneratzea’ deituriko proiektuaren bitartez.

Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ez eta, oro har, pertsona edo kolektibo jakinekiko intolerantziarik ez dakarrenik ere, betiere Fundazioak abian jarritako “Baloreetan BAT” proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikatu nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.

Beka jaso duten 65 kirolari olinpikoez gain, 17 entrenatzailek eta Fernando Oteo mahai-teniseko epaileak ere jasoko dute laguntza Basque Team Fundazioaren eskutik.

Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dute: Maialen Chourrautek  (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zilarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Ander Elosegik (diploma olinpikoa Beijingen, Londresen, Rion eta Tokion eslalom piraguismoan), Iñigo Peñak (diploma Rion eta Tokio esprint piraguismoan), Tania Calvok (diploma Rion pistako txirrindularitzan) Lucas Eguibarrek (egungo Munduko txapelduna snowboardcrossean, 2015eko Munduko Kopako txapelduna eta bi diploma olinpikoren jabea), edo Asier Garciak (diploma Londresen eta Tokion eta zilarra gurpil-aulkiko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan). Fundaziora batuko dira bekadun berri bezela Anne Fernandez de Corres (errugbia), Amagoia Arrieta (boccia), Garoa Martínez (halterofilia), Naiara Rodríguez (gurpildun aulkiko saskibaloia), Pau Echaniz (eslalom piraguismoa),  Teresa Gorospe (gimnasia erritmikoa, Jone Magdaleno (taekwondoa) eta Iñigo Martinez de Albornoz (mendiko eskia).

Teknikariei dagokienez, Ramon Cid (atletismoa), José Antonio García Feijoo (atletismoa), Ekhi Díez (eslalom piraguismo), Imanol Álvarez (eskubaloia), Arturo Magdaleno (taekwondo) eta Jon Murua (igeriketa egokitua)  batu dira Fundaziora, eta epaileei dagokienez, Fernando Oteok ere beka jasoko du.

Hauek dira 2022an Basque Team-en beka jasoko duten kirolariak

“Basque Team Kirolariak” bekak: ‘Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.

  1. Agurtzane Eguiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  2. Ainhoa Hernandez (eskubaloia
  3. Amagoia Arrieta (boccia) (bekadun berria)
  4. Amaia Erbina (errugbia)
  5. Ander Elosegi (eslalom piraguismoa)
  6. Anne Fernández de Corres (errugbia) (bekadun berria)
  7. Ariane Ochoa (surfa)
  8. Aritz Aranburu (surfa)
  9. Asier García (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  10. Begoña Lazcano (sprint piraguismoa)
  11. Clara Azurmendi (badmintona)
  12. David Mouriz (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  13. Ekain Jiménez (pistako txirrindularitza)
  14. Elena Loyo (atletismo-maratoia)
  15. Eukene Larrarte (pistako txirrindularitza)
  16. Garazi Sánchez (surfa)
  17. Higinio Rivero (sprint piragüismo egokitua)
  18. Iker Sastre (mahai-tenis egokitua)
  19. Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
  20. Imanol Rojo (iraupeneko eskia)
  21. Iñigo Llopis (igeriketa egokitua)
  22. Iñigo Peña (sprint piraguismoa)
  23. Joan Crespo (eslalom piraguismoa)
  24. Jorge Pineda (arraun egokitua)
  25. Jone Magdaleno (taekwondo) (bekadun berria)
  26. Juan del Campo (eski alpinoa)
  27. Julen Aginagalde (eskubaloia)
  28. Klara Olazabal (eslalom piraguismoa)
  29. Lucas Eguibar (snowboarda)
  30. Maialen Chourraut (eslalom piraguismoa)
  31. Maitane Etxeberria (eskubaloia)
  32. Mikel Unanue (curlinga)
  33. Miren Lazkano (eslalom piraguismoa)
  34. Nahia Zudaire (igeriketa egokitua)
  35. Naiara Rodríguez (gurpildun aulkiko saskibaloia) (bekadun berria)
  36. Odei Jainaga (atletismo-xabalina)
  37. Oihane Otaegi (curlinga)
  38. Olatz Arregui (eslalom piraguismoa)
  39. Rakel Mateo (triatloi egokitua)
  40. Tania Calvo (pistako txirrindularitza)
  41. Teresa Errandonea (atletismoa-hesiak)
  42. Uribarri Barrutieta (errugbia)
  43. Virginia Díaz (arrauna)
  44. Ziortza Isasi (pistako txirrindularitza /errepideko txirrindularitza)

‘Atzeraeraginezko’ bekak: 2021ean ‘Basque Team Kirolariak’ beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira, baldin eta urte horretan eskatutako emaitzan parte hartu ez badute edo lortu ez badute.

  1. Aitzpea Gonzalez (arrauna)
  2. Ana Usabiaga (pistako txirrindularitza)
  3. Diego Arana (velar-hockeya)
  4. Itxaso Mungira (atletismo egokitua)
  5. Jaime Romero (pistako txirrindularitza)
  6. Leticia Canales (surfa)
  7. Lucía García (futbola)
  8. Mariasun Quiñones (futbola)
  9. Nadia Erostarbe (surfa)

‘Support’ bekak: ‘Basque Team Kirolariak’ beketara sartzerik ez izan arren, 2021eko denboraldian programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko proben Munduko txapelketetan edota Europako txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.

  1. Aingeru Garay (eski alpinoa)
  2. Álvaro Romero (snowboarda)
  3. Andy Criere (surfa)
  4. Eider Merino (txirrindularitza)
  5. Garoa Martínez (halterofilia) (bekadun berria) 
  6. Iñigo Matinez de Albornoz (mendiko eskia) (bekadun berria)
  7. Jose María Mendiola (judoa)
  8. Lourdes Oyarbide (txirrindularitza)
  9. Maialen Oiartzabal (freestyle eskia)
  10. Mikel Linacisoro (eskalada)
  11. Pau Echaniz (eslalom piraguismoa) (bekadun berria)
  12. Teresa Gorospe (gimnasia erritmikoa) (bekadun berria)

Hauek dira Basque Teamek 2022an bekatutako teknikariak

  1. Adrián García Yañez (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  2. Ainhoa Artolazabal (pistako txirrindularitza)
  3. Ainhoa Rodriguez (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  4. Aritz Fernández (eslalom piraguismoa)
  5. Arturo Magdaleno (taekwondo) (bekadun berria)
  6. Ekaitz Saies (sprint piraguismoa)
  7. Ekhi Díez (eslalom piraguismoa) (bekadun berria)
  8. Iker Ekaitz Libano (sprint piragüismo egokitua)
  9. Imanol Álvarez (eskubaloia) (bekadun berria)
  10. Isaac Pousada (igeriketa egokitua)
  11. Jon Murua (igeriketa egokitua) (bekadun berria)
  12. Jose Antonio García Feijoo (atletismoa) (bekadun berria)
  13. Leire Otaegi (curlinga)
  14. Marcos César Morales (arrauna)
  15. Pablo Cabezuelo (surfa)
  16. Ramón Cid (atletismoa) (bekadun berria)
  17. Xabier Etxaniz (eslalom piraguismoa)

Hauek dira Basque Teamek 2022an bekatutako epaileak

  1. Fernando Oteo (mahai tenis egokitua) (bekadun berria)

Bikaintasunezko proiektuak
Bekez gain, Basque Team Fundazioak 154.000 euro emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei, goi-mailako proiektuetarako, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan dezaten eta goi-mailako kirol-emaitzak lor ditzaten.Laguntzak euskal kirolarien partaidetza olinpikora bideratutako proiektuak gauzatzeko izango dira, oro har, abian den zikloan (Paris 2024), edo, salbuespen gisa, hurrengo ziklo olinpikoan (Los Angeles 2028).Guztira 13 proposamen jaso dira eta, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera, seik lortu dute proiektua gauzatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa. Bikaintasun proiektuak egingo dira Euskal Federazioekin batera, esprint piraguismoan, atletismoan, arraun olinpikoan, eskubaloian eta belar hockeyan.Kirol-proiektuak programa olinpikoan sartzen diren probetara bideratuko dira, bai goi-mailako kirolariak diren euskal kirolarientzat, bai, beren kirol-ibilbideagatik edo emaitzengatik, eskaera egiten den unean maila altua lortzetik bereziki gertu dauden euskal kirolarientzat.

Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Basque Team Fundazioarekin akordioa edo hitzarmena sinatuta duten kirol-erakundeek garatutako goi-mailako kirol-proiektuak, estrategikoak edo lehentasunezkoak direlako. Proiektu estrategiko horiek surfaren, slalom piraguismoaren, neguko kirolen eta kirol egokituaren modalitate edo diziplinei dagozkienak dira. Horiek euren laguntza propioak izango dituzte.

Honekin lotutako berriak

15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago