BaloreetanBAT: Maider Unda gure enbaxadoreak bere esperientzia partekatu du Tolosako Herrikide Ikastetxeko ikasleekin
Jardunaldia #BaloreetanBAT proiektuaren barruan kokatu da
Maider Unda borrokalari ohiak goi mailako kirola hurbildu die Gipuzkoako udalerri honetako Herrikide ikastetxeko ikasleei.
Ikasleek ilusio handiz eman diote ongietorria Maider Undari. Aurkezpenaren eta hitzaldiaren ostean, galdera interesgarriak egiteko aukera izan dute eta, gainera, ingurunearen garrantziaz, familiaz, zaletasunez, bizitzan ditugun helburuez eta horiek lortzeko bideaz hausnartu dute.
Aurkezpen atseginaren ondoren, non Maiderrek bere borrokalari aroa nola igaro zuen kontatu dien, bere garaipena eta Londresko Jokoetan brontzezko dominaren lorpena barne, praktikaren txanda iritsi da. Olinpiar diziplinan oinarrizko mugimenduak nola egin behar diren azaldu die arabarrak haurrei.
Goizea, sinadura-saio batekin itxi da, eta haurrek ederki gozatu dute.
Jardunaldia Fundazioak martxan duen ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan egin da. #BaloreetanBAT egitasmoarekin goi mailako kirolarien balioak enpresa eta hezkuntza esparruetara eraman nahi ditugu, hainbat aukeraren bitartez: hitzaldiak, maisu-klaseak, clinic-ak, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa ezagutzeko antolatutako bisitak, jardunaldi bereziak, kirolariekin klase praktikoak, sexuagatik kirolean ematen den indarkeri eta jazarpenaren kontrako jardunaldiak…
Zentzu honetan proposamen edo eskaerarik izanez gero, idatzi baloreetanbat@basqueteam.eus posta elektronikora.