'Baloreetan BAT' proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du
25-otsaila-2026

'Baloreetan BAT' proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Mikel Linacisoro

Basque Team Fundazioak, Mikel Linacisoro eskalatzaileak eta Maialen Oiartzabal eskiatzaile ohiak Gurutzetako Bigarren Hezkuntzako institutuan emandako hitzaldiaren bidez, osasun fisiko eta mentalaren zaintzaren garrantzia azpimarratu nahi izan du

Basque Teamek aurrera jarraitzen du Baloreetan BAT proiektuarekin. Ekimen honen bitartez goi mailako kirolaren balioak gizarteari hurbiltzen dizkio, eta jarduera sozialagoak sustatzen ditu, 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuei lotuak.

Kirol mundua esperientziaz eta bizitza lezioz beteta dago. Gizarte hobe baten eraikuntzan egunez egun aurrera egiteko beharrak eredu onen ispiluan begiratzea eskatzen du, eta, alde horretatik, eliteko kirol ez-profesionalak balio garbienak ditu aurrera egin nahi duen edozein pertsona edo erakunderentzat.

Testuinguru horretan, Basque Team Fundazioak, IES Cruces BHI ikastetxeko Gorputz Hezkuntza eta Latin-Filosofia-Erlijio sailekin batera, Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna eta Psikologia irakasgaietarako, hurrenez hurren, ongizate fisiko eta emozionalari buruzko hitzaldia antolatu du. Mikel Linacisoro eskalatzaile, mediku eta Basque Teameko egungo bekadunak eta Maialen Oiartzabal eskiatzaile, psikologo eta Basque Teameko bekadun ohiak eman dute hitzaldia. Gaur egun, gainera, Maialen, Josean Arruzarekin batera, Fundazioaren kirol-psikologiako zerbitzuaren arduraduna da,  “Laneratzea” programaren koherentziari jarraituta. Programa horrek, besteak beste, kirolariei lan-munduan sartzen laguntzen die, goi mailako kirola utzi behar dutenean.

Biek, Mikelek eta Maialenek, kontatu dituzte estresaren, antsietatearen, motibazioaren edo erresilientziaren kudeaketan dituzten esperientziak exijentzia handiko testuinguruetan (kasu honetan, kirolean). Horrela ikasleek goi errendimenduko kirolaren mundua ezagutu dute, eta gainera, datozen hilabeteetan izango dituzten erronka akademiko eta pertsonalei aurre egiteko tresna eta baliabide lagungarriak atera dituzte.

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago