Asier Garcia eta David Mourizen taldea Koreari nagusitu zaio Tokioko estreinakoan
25-abuztu-2021

Asier Garcia eta David Mourizen taldea Koreari nagusitu zaio Tokioko estreinakoan

Basque Teamek bekatutako kirolarien taldeak 65 eta 53 irabazi du

Oscar Trigok gidatutako Espainiako gurpil-aulkiko saskibaloi selekzioa 12 gizonez osatutako talde batekin etorri da Tokiora; horietatik zortzi Rio de Janeiron aritu ziren 2016an. Brasilgo hiriburuko Jokoetan Espainiak Estatu Batuen kontra jokatu zuen finala eta zilarra erdietsi zuen. Edizio honetan ere Asier Garcia eta David Mourizen taldea podiumerako hautagaietako bat da.

“Sen irabazlea duen taldea gara eta hori 12 taldekideen DNAn doa. Hori oso garrantzitsua da dominak irabazteko. Urrearen bila etorri gara eta hori da gure helburua” adierazi dio Asierrek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Gaur egin dute debuta printzipioz, teorian, xumeagoa den Koreako Errepublikaren aurka. Korearrak hamaikagarren izan ziren Sydney 2000n eta hamaseigarren Seulen, 1988an, eta seigarren postua lortu zuten 2014ko Munduko Txapelketan, euren etxean, Incheonen. Espainiako selekzioak, bestalde, palmares bikaina dauka, batez ere azken urteak aintzat hartuta. Rio de Janeiroko zilarrezko domina, 1996ko atlantako laugarren postua, Incheongo Munduko Txapelketako laugarren postua eta Walbrzycheko (Polonia) Europako Txapelketako zilarra 2019an.

Asier Garcia eta David Mourizen selekzioa indartsu hasi da gaurkoan, Korea lotsatiago baten aurrean bere erritmoa inposatuz, batez ere lehen bi laurdenetan. Lehen partzialaren amaieran, Espainia sei puntu goitik zihoan markagailuan (16-10) eta aldea zazpi puntura arte handitu du atsedenaldira heltzean (31-24).

Hala ere, partida aldatu egin da bigarren zatian. Asiako konbinatua hirugarren laurdenean esnatu da eta markagailuan asko hurbildu da: 43-40.

Azken emaitza, beraz, azken partzialean erabaki da. Bi taldeen arteko aldea 2 puntura jaitsi da, baina Trigoren gizonek sendo jarraitzen eta euren jokoan konfiantza izaten jakin dute. Asier Garcia defentsan eta erasoan jaun eta jabe izan da, taldeak partida eraldatu du eta hegaz eginda, 65-53koa jarri du markagailuan.

“Hazi egin gara azken minutuetan eta egin genezakeela sinetsi dugu”, azpimarratu du Asierrek.

Honekin lotutako berriak

03-abendua-2024

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Basque Team

Informazio gehiago
25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Informazio gehiago
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago