Aritz Aranburuk Munduko txapelketako bigarren aukerako fasean bilatuko du Tokioko Jokoetarako txartela
Basque Teameko surflariak ezin izan du gaur El Salvadorreko Munduko Txapelketako seigarren kanporaketarako txartela lortu; horrek ia ziurtatu egingo zion Jokoetarako sailkapena, surfa programa olinpikoan sartuko den lehenengo aldian.
Zarauztarrak ez du atzo bezala distirarik egin Shun Murakami eta Hiroto Ohhara japoniarren aurka Sunzaleko podiumean. Murakamik, WQS zirkuituko gaur egungo liderrak, hasieratik kolpea eman du 6.83ko olatu batekin eta 6.000ko beste batekin, txandaren amaieran 6.03ko hirugarren olatu batekin errematatu duelarik. 2015ean, 2017an eta 2018an WCTko surflari izan zen Ohharak ere inspirazioa izan du lagun: hasierako 4.33ko olatu bati 7.50eko beste olatu batek jarraitu dio txanda amaitzeko.
Aritz saiatu da, baina, egia esan, ez du Sunzaleko olatuari etekina ateratzeko modurik aurkitu, ez baita batere eskuzabala izan Basque Teamekoarekin. Aritzen olaturik onenak 4.83 eta 3.33ko zenbakiekin puntuatu dituzte. Emaitza horrek txandako hirugarren postura kondenatu du, eta biharko errepikapenaren fasearen zortzigarren kanporaketa gainditzera behartu du, El Salvadorreko munduko txapelketa honetan aukerekin jarraitu ahal izateko.