Ariane Ochoak Caparica Surf Festeko final-laurdenetarako txartela irabazi du, eta Garazi Sanchez txapelketatik at geratu da txanda berean
08-apirila-2022

Ariane Ochoak Caparica Surf Festeko final-laurdenetarako txartela irabazi du, eta Garazi Sanchez txapelketatik at geratu da txanda berean

Basque Teameko bi kirolariak Caparica Surf Fest txapelketaren final-hamaseirenetan elkarren kontra aritu dira. Garazi Sanchezi, Netanya Pro txapelketan bosgarren izan zenari, kosta egin zaio olatu on bat surfeatzea. Azkenean iritsi da eta 5.83ko puntuazioa lortu du. Bere bigarren olatu onena 3.87koarekin baloratu da, baina ez da nahikoa izan aurrera egiteko. Arianeren kasuan, 5.33ko olatua goiz iritsi da, eta, ondoren, Etxebarrikoak 6.17ko beste olatu bat zamalkatu du, azken horrek serieko bigarren postua eman diolarik. Ochoarekin batera Yolanda Hopkins portugaldarra igaro da final-laurdenetara. Iparraldeko Juliette Lacome surflariak laugarren bukatu du.

Honekin lotutako berriak

07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago
16-urtarrila-2026

Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 

Informazio gehiago
25-abendua-2025

Aitor Etxebarriazarragaren bertsoa Gabonetako Galan

Informazio gehiago