22-abuztu-2020
Andy Criereren adierazpenak Abanca Pantin Classiceko laugarren kanporaketan txapelketatik kanpo geratu eta gero
Andy Criere Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketatik kanpo geratu da laugarren kanporaketan
Basque Teameko surflariak txanda zaila zuen, jardunaldiko lehenengoa, goizeko bederatzietan hasi dena. Uretan, Crierekin batera, Charly Quivront frantziarra, Luis Diaz kanariarra eta Vasco Ribeiro portugaldarra, txapelketako faborito handienetako bat lehiatu dira.
Gauzak zaildu egin zaizkio Criereri hasieratik. Ez ditu olatu egokiak aukeratu hainbat maniora kateatzeko, nahiz eta txanda osoan amore eman ez. 4.33ko olatu bat eta 4.77ko beste bat ez dira nahikoa izan, bere txandaren maila ikusita. Criere laugarren izan da Ribeiroren (16.60), Quivronten (13.93) eta Diazen (10.20) atzetik.