Amador Granadosek brontzea eskuratu du taldekako abiadura proban, Rioko Paralinpiar Jokoetan
12-iraila-2016

Amador Granadosek brontzea eskuratu du taldekako abiadura proban, Rioko Paralinpiar Jokoetan

Amador Granadosek, Eduardo Santas eta Alfonso Cabellorekin batera, brontzea eskuratu du Rioko pistako txirrindularitzako abiadurako taldekako proban. Paralinpiar Jokoetan estatu mailan proba honetan lortutako lehen domina izan da hau.

Granados, Santas eta Cabello dominen borrokarako sailkatu dira, taldekako abiadura probako kanporaketan Rioko belodromoan hiru itzuliak ematean hirugarren bukatu eta gero (C1-C5 klaseetan), 51’’011 denbora eginda.

Horrela, Jennifer Schublek, Joseph Berenyik eta Christopher Murphyk osatutako Estatu Batuetako taldearen kontra lehiatu dira brontzea lortzeko borrokan. Estatubatuarrek laugarren denborarik onena lortu zuten sailkapen fasean.

Une erabakigarrian Amadorren taldeak brontzea eskuratu du 50’’664 denborarekin. Amerikarrek 51’’’708 egin dute. Granadosek eman dio hasiera lasterketari, Santasek hartu du gero lekukoa eta Cabellok bukatu du 750 metroko proba.

Britainia Handiak lortu du urrezko domina (munduko errekorra hautsita) eta Txinak irabazi du zilarra.

Granadosek adierazi du Rio 2016koak agian bere azken Jokoak izango direla. “Dena den, nire lehen domina da. Egindako lan eta esfortzuaren truke jasotako saria. Nire taldekideei eskerrak eman nahi dizkiet, ez dudalako egin ahal nuen bezain ondo”, esan du Granadosek.

*Argazkia: Espainiako Paralinpiar Batzordea

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago