Alvaro Romerok motibatuta ekingo dio Cortina d´Ampezzoko Munduko Kopari
28-urtarrila-2022

Alvaro Romerok motibatuta ekingo dio Cortina d´Ampezzoko Munduko Kopari

Álvaro Romero

Alvaro Romero Basque Teameko riderrak Munduko Kopako hitzordu bat izango du berriro, iragan asteburuan Reiteralmen jokatutako Europako Kopan lortutako garaipenaren ondoren.

“Oso pozik nator, oso motibatuta. Aurreko eguneko garaipena behar nuen zerbait zen, denboraldi honetan tokatzen zitzaidana. Oso motibatuta nator, Munduko Kopan ondo aritzeko gogoz, nire azken-aurreko lasterketan egin nuen bezala, Errusian. Zirkuituak errespetu pixka bat ematen zidan hasieran, baina orain probatu dut, azkar joaten ari naizela uste dut, oso ondo joan daitekeela uste dut, eta bihar ahalik eta ondoen egitera eta zer moduz ateratzen den ikustera joango gara. Niri irteerak pixka bat kostatzen zaizkit eta hau pixka bat altua da eta oso gogorra. Lehenbizikoa pixka bat kostatu zait. Lehen zatia zailena da, eta gero hiru bihurgune daude, nahiko jarraituak, txikiak eta itxi samarrak, baina abiadura ez da oso handia, eta pixka bat errazagoa egiten da, eta, gero, azken zatia dago, oso zuzen luzea, hainbat bikoitz eta jauzi dituena. Abiadura handia hartzen da”, esan dio Álvaro Romerok Basque Team fundazioari, Cortinako zirkuituan goizeko entrenamendua egin ondoren.

Munduko Koparen barruan, nabarmentzekoak dira Alvarok Kranoyarskeko (Errusia) proban urtarrilean lortutako zortzigarren postua eta Cerviniako (Italia) lasterketako 20 tokia.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago