Alex Urangak lehenengo hamarren artean bukatu du Munduko zirkuitua
28-urria-2017

Alex Urangak lehenengo hamarren artean bukatu du Munduko zirkuitua

Basque Teameko kirolariak hamargarren postuan amaitu du Munduko txapelketa, denboraldiaren zatirik gehiena sailkapen nagusiko podiumaren barruan egin duen arren

Grand Slametako txapelketetan egindako akatsek ondorioak ekarri dizkiote Zumaiako bodyboarlariari. Alex Uranga Munduko zirkuituko podiumaren barruan kokatuta egon da denboraldi hasieratik, eta azken txapelketan postu batzuk galdu dituen arren, lehenengo hamarren artean bukatu du 300 lehiakide baino gehiago dituen txapelketa.

Rio de Janeiron jokatzen den Itacoatira Pro txapelketak inflexio-puntu bat markatu zuen iaz Alexen denboraldian. 2015ean izan zuen lesioa gainditu zuen zumaiarrak eta Brasilgo lehian garaipena aurkitu zuen. Ordutik aurrera oso erregular ibili zen eta tituluagatik borrokatu zen amaierara arte.

Aurten ere ildo beretik jarraitu du Alexek. Denboraldi honen hasiera ere ikaragarria izan zen, berak dioen moduan “abiatze ona irteera-parrilan”. Hawaiiko Mike Stewart txapelketan lortutako hirugarren postuaren ostean, Tahiti Teahupo´o delakoan erdietsitako bosgarren postua heldu zen.

Olatuen izaeragatik Tahitikoa munduko txapelketarik berezienetako bat da, nahiz eta Grand Slama ez izan. Alex final laurdenetara heldu zen eta kirolari mitiko eta handi batek baino ezin izan zuen kanporatu, Mike Stewartek. Basque Teameko kirolaria oso pozik azaldu zen egindako lanarekin, are gehiago, lortutako 10arengatik.

Hurrengo probek Hego Ameriketara eraman zuten zumaiarra; txapelketa bat Brasilen jokatu zen eta beste bi Txilen: Arican ets Antofagastan. Basque Teameko bodyboardlaria itzel aritu zen txapelketa haietan. Brasilgo Itacoatiara Pron bederatzigarren izan zen, Arica Chilean Challengen hamahirugarren eta Antofagasta Bodyborad Festivalen bosgarren.
Txileko lehenengo proba ez zen uste bezala gertatu baina bigarrenean distira egin zuen Alexek ‘La Cupula’ olatuan final laurdenetara iristeko. Fase horretan Roberto Bruno brasildarraren kontra amore eman zuen. Dena den finalerdietara ez iristeak ez zion eragotzi sailkapen nagusian aurrera egitea. Alex hirugarren jarri zen munduko zerrendan.
Irailean zirkuitua Europara aldatu zen eta Alexek erritmo erregularrari eutsi zion hor ere. Portugalen jokatutako lehen proban, Sintrakoan, Alexek podiumeko hirugarren tokian bukatu zuen, 2.800 puntu bereganatuz eta sailkapen nagusian bigarren jarriz, Iain Campbell hegoafrikarraren atzetik eta haren herrikide Jared Houstonen aurretik. Viana Pron eta Nazare Pron final laurdenetara iritsi zen zumaiarra; beraz, zirkuituko azken probara, Kanarietako Fronton King probara, aukerekin heldu zen Alex.
Azken hitzorduan errepeska jokatu behar izan du hirugarren errondara igarotzeko. Final laurdenetara heldu da baina txanda horretan ezin izan du Jacob Romero hawaiarra gainditu.
Alexek munduko zirkuituko hamaika probetatik bederatzi jokatu ditu, bi podium eta lau bosgarren postu erdietsita. Guztira 11.300 puntu pilatu ditu.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago