Alan Clealandek, Julen Lasa zarauztarrak entrenatutako surflariak, El Salvadorreko Munduko Txapelketa irabazi du
07-ekaina-2023

Alan Clealandek, Julen Lasa zarauztarrak entrenatutako surflariak, El Salvadorreko Munduko Txapelketa irabazi du

Julen Lasa zarauztarrak entrenatutako surflari mexikarrak 18.23ko puntuazioa lortu du El Salvadorren jokatutako World Surfing Games txapelketan.

Sekulako puntuazioekin, 9.73ko olatu bati (txapelketako garaiena) eta 8.50eko beste bati esker, finalean Lucca Mesinas (16.17) eta Miguel Tudela (14.96) perutarrak eta Kanoa Igarashi japoniarra (14.80) gainditu ditu.

Julen Lasa, Keoni Lasaren, Leilani McGonagle costarricarraren, Noah Klapp alemaniarraren eta Alan Clealand beraren entrenatzailea, bi urte eman ditu mexikarra entrenatzen, batez ere alderdi mentalak eta uretan erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen. Julen Lasak eskarmentu handia du surfaren munduan eta aurretik taldeak gidatu zituen, besteak beste, Ruben Vitoria, Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez Etxabarri zuzendu zituelarik.

Emakumezkoen mailan, Tati Weston Webb brasildarrak irabazi du, Johanne Defay frantziarraren, Erin Brooks kanadarraren eta Vahihe Fierro jatorri tahitiarreko frantziarraren aurretik. Hain zuzen ere, azken hori izan da 2024ko Pariseko Jokoetarako Europako plaza eskuratu duena. Gizonezkoen koadroan Kali Vaast frantziarrak eskuratu du plaza.

Honekin lotutako berriak

31-martxo-2026

“Zenbat eta euskaldun gehiago hor goian, gero eta hobeto”

Informazio gehiago
31-martxo-2026

“Helburu asko geratzen dira oraindik, hala nola Jokoak eta CT zirkuitua; pausoz pauso, sentitzen dut gero eta gertuago gaudela”

Informazio gehiago
29-martxo-2026

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun 

Informazio gehiago
14-martxo-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko kirolariak historia egin du berriro, Championship Tourrerako, munduko surfaren maila gorenerako, sailkatu baita

Informazio gehiago
18-urria-2025

Annette Gonzalez-Etxabarrik bigarren amaitu du Challenger Serieetako Saquarema Pro txapelketan eta Championship Tourrerako txartela ematen duten postuetan sartu da

Informazio gehiago
14-iraila-2025

Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflaria, Munduko txapeldun El Salvadorren

Informazio gehiago