“Baikor joango naiz Munduko txapelketara; zerbait lor dezakegula uste dut”
22-maiatza-2018

“Baikor joango naiz Munduko txapelketara; zerbait lor dezakegula uste dut”

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak konfiantza gehiago dauka Fort Benningeko Munduko Kopan brontze bat eta urre bat lortu eta gero

Pablo Carrera bilbotarra bi dominarekin itzuli da Estatu Batuetatik; bat brontzezkoa, 10 metroko aire pistolako proban lortutakoa, eta bestea urrezkoa, Sonia Franquetekin taldekako lehian eskuratutakoa. Maiatzaren 25etik 28ra Municheko Munduko Kopan arituko da.

“Denboraldi lueza izan da, geldialdi garrantzitsu baten ondoren, eta Fort Benning ezagutzen dugun tiro-eremua da, oso ondo antolatuta dago, eta urrea mistoan lortu dugu, Sonia ondo borrokatu da, eta brontzea banakako lehian, orain dela asko lantzen hasi nintzen modalitatean. Emaitzak hor daude, beti lortzen dugu zerbait, eta kasu honetan, pozik”.

Lortutako emaitzek konfiantza ematen diete, batez ere Korean jokatuko duten Munduko txapelketari begira.

“Abuztuan jokatuko dugun Munduko txapelketa prestatzen ibili naiz aurten. Aurreko urteetan bizi izandakoa aintzat hartuta, aurreko denboraldietako garapena aztertu dut eta ohi baino luzeagoa izan den geldialdia egitea erabaki dut. Otsailean hasi nintzen lehian, Europako txapelketan, eta bosgarren postua erdietsi nuen, handik aurrera sasoia hartzen joateko eta abuztuko Munduko txapelketara nekatuta ez heltzeko”.

“Datorren astean Munichen izango gara, aurtengo azken Munduko Kopan, eta ondoren Soniak eta biok entrenamendu pare bat izango dugu, training campen bat Frantzian eta agian Munduko txapelketari begira Irekiren bat baina oraindik ez dugu data zehatzik”.

“Munduko txapelketa zaila izango da. Guk lau urtetik behin daukagu Munduko txapelketa, horregatik mundo guztiak titulua irabazi nahi du, lau urtetik behin irabaztea ez delako batere erraza. Baikor noa. Lor dezakegu, emaitza ona izan dugulako Munduko kopan. Banakako lehian gora noa eta Sonia ere bai, eta Munduko txapelketan zerbait lor dezakagula uste dut”.

Bikote mistoen lehia otsaileko Europako txapelketan jokatu zuten lehen aldiz, eta 2020ko Tokioko Jokoetako olinpiar programaren barruan egongo da.

“Bikoteka denborak konplexuagoak dira, banaka lehiatzen garenean baino. Besteak egiten duena aintzathartu behar duzu eta denbora jakin batzuk ezarrita daude, horregatik denboren barruan egon behar duzu”.

Olinpiar tiroan Tokioko Jokoetarako lehen plazak abuztuko Munduko txapelketan banatuko dira, Korean.

“Munduko txapelketan plazaren bat lortuz gero, lasaiago ekingo diogu datorren urteari. Olinpiar Jokoak ez dira hilabete bat lehenago prestatzen, urte asko behar dira, eta horretarako ari naiz lanean”.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago