Patxi
Peula (enbaxadorea)

BIO

Patxi Peula bere adina bi zifrarekin kontatzen hasi aurretik zen patinatzaile. Gasteiztarrak 1994an jantzi zituen lehen aldiz patinak, eta ordutik gaurdaino ez du bere ibilbidean etenik egin. Zortzi urte zituela ekin zion patinatzeari, Jostaldi taldean, eta han aritu zen lehendabiziko urteetan.

Kirolik ezagunena ez izanagatik, Peulak bere izena kokatu du euskal kirolaren mapan. Gazterik lortu zituen lehen garaipenak, eta urteek aurrera egin ahala koskaz koska igotzea lortu du. Hala, pixkanaka egindako lan horrek nazioarteko lehiara igarotzeko bide eman zion 2003an, onentsuenen aurka aritu zelarik ordutik. 2007an, Jostaldi utzi eta Marianisten taldearekin parte hartzen hasi zen.

Peulak ondo betea du garaipenen zakua. Guztira, Europako mailako 30 dominatik gora irabazi ditu, eta horien artean daude 2007an, 2013an, 2014an eta 2017an eta 2018an lortutako urreak. Halaber, patinatzaile gasteiztarrak bere egin ditu bi Munduko Txapelketa ere. 2014an eskuratu zuen lehenengoa, Rosarion (Argentina), eta 2017an Txinan lorturikoa izan zen bere ibilbideko bigarrena. Horrez gain, hiru zilarrezko eta bi brontzezko ere baditu.
Oro har, Peulak 10.000 metroko probatan lortu ditu emaitzarik onenak, puntukako nahiz puntutakako-kanporaketako probatan. Hain justu, azken proba horretan munduko errekorra ezarri zuen 2011eko Munduko Txapelketan.

Honekin lotutako berriak

31-urria-2022

Patxi Peula Basque Teameko patinatzaileak zilarrezko domina irabazi du World Skate Gamesetako 10.000 metroko puntu-kanporaketan

Informazio gehiago
29-azaroa-2021

“Podiumean berriz egoteak loriaren zaporea dauka”

Informazio gehiago
13-azaroa-2021

Patxi Peulak zilarra irabazi du patinajeko Munduko Txapelketako 10.000 metroko proban

Informazio gehiago
23-abuztu-2018

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak lau domina irabazi ditu Europako txapelketan

Informazio gehiago
22-abuztu-2018

Zilarra Basque Teameko Patxi Peula patinatzailearentzat Europako txapelketako 10.000 metroko puntuazio proban

Informazio gehiago
18-abuztu-2018

Basque Teameko Patxi Peula patinatzailea, Europako txapeldun 500 metroko errelebu lasterketan

Informazio gehiago
07-uztaila-2018

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak laugarren postua lortu du Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketa proban

Informazio gehiago
19-iraila-2017

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak Nanjingeko Munduko txapelketan lortutako hiru dominak aurkeztu ditu

Informazio gehiago
11-iraila-2017

Patxi Peulak Munduko txapelketan egindako lan bikaina biribildu du maratoian brontzea lortuta

Informazio gehiago
08-iraila-2017

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak zilarra irabazi du Nanjingeko Munduko txapelketako 10.000 metroko puntuazio-kalifikazio proban

Informazio gehiago
06-iraila-2017

Patxi Peulak urrezko bainua jaso du Nanjingeko Munduko txapelketan

Informazio gehiago
26-uztaila-2017

Patxi Peularen bigarren brontzea Poloniako World Gamesetan

Informazio gehiago
25-uztaila-2017

Patxi Peula patinatzaileak brontzezko domina lortu du World Gamesetan

Informazio gehiago
08-uztaila-2017

Patxi Peulak lau domina lortu ditu Lagoseko Europako txapelketan: hiru brontze eta zilar bat

Informazio gehiago
23-azaroa-2015

Patxi Peula dominarik gabe mundialean eta Bera Bera EHF Kopatik kanpo

Informazio gehiago
17-azaroa-2015

Patxi Peulak pistako emaitza txarrak hobetu nahi ditu zirkuituan

Informazio gehiago

Gure nagusiak

Babesleak