Iker Martinez eta Xabi Fernandez Londreseko Jokoetan izango dira hirugarren dominaren bila
17-apirila-2012

Iker Martinez eta Xabi Fernandez Londreseko Jokoetan izango dira hirugarren dominaren bila

Gaur jakinarazi du erabakia espainiako bela federazioak komunikatu baten bitartez

 Bilbo 2012/04/17.- Gaur eman dute jakitera ofizialki, Ikerrek eta Xabik Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetan hartuko dute parte euskal kirolarentzat historikoa izan daitekeen hirugarren dominaren bila lehiatuz. Euskal marinelek Telefonica ontzian jaso dute albistea, Volvo Ocean Race proban bete betan sartuta baitatute azken hilabeteetan. Brasildik egindako adierazpenetan Iker eta Xabi oso pozik azaldu dira albistea jasotzerakoan eta gaineratu dute domina lortzeko asmorarekin abiatuko direla Atenas 2004an (urrea) eta Beijing 2008an (zillarra) sekulako arrakasta lortu eta gero. BAT Basque Team-eko kirolariek ezagutzen dute jada Wyemouth-eko estropada eremua eta bikotearen hitzetan “baldintza egokiak ditu beraien ezaugarrietarako, Beijingen baino haize gutxiagorekin”. Volvo Ocean Race ahalik eta txukunen amaitzen saiatu dira Iker eta Xabi, hurrengo egunetan seigarren etapan abiatuko dira Miamirako bidean.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago