Brontzea Jon Carazorentzat olinpiar arrauneko Belgradeko Munduko Kopan
07-maiatza-2017

Brontzea Jon Carazorentzat olinpiar arrauneko Belgradeko Munduko Kopan

Jon Carazo bizkaitarrak brontzezko domina eskuratu du Serbian Jaime Canalejo, Ismael Montes eta Javier García taldekideekin batera lemazain gabeko lauko ontzian (-4M).

Pasea lortu zuten euren txandan bigarren sailkatuta (6:11.960) Holandako ontzi baten atzetik (6:06.160) baina finalean sartu ziren seigarren denbora onenarekin.

Gaurko jardunaldian hirugarren postuan amaitu dute, 6:13.21eko denbora eginda, bigarren ontzi holandarraren atzetik (6:11.04) eta urrea irabazi duen ontzi britainarraren ondoren (6:09.98).

Irailean Floridan jokatuko den Munduko txapelketari begira, aurkari zuzenekin izan duten lehenengo lehia oso positiboa izan da.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago