24-maiatza-2017

"Basque Teameko bekadun izateaz harro nago"

Aitor Francesena

Aitor Francesenak, surf egokituko egungo txapeldunak, estrainekoz jasoko du fundazioaren beka kirolari gisa

Aitor Fracesenak, surf munduan ‘Gallo’ ezizenaz ezaguna denak, bizitza osoa darama kirol honetara loturik. Berak kontatzen duen moduan, patinetearekin hasi zen eta gero beste motatako taulara egin zuen aldaketa. Zarautzeko beste gazte askok bezala, uda aprobetxatzen zuen herrira oporretan etortzen zirenen taulak hartu eta uretan sartzeko.

Horrela, olatuek apurka-apurka bereganatu zuten eta surfa ogibide eta bizitzeko estilo bilakatu zen berarentzat. Are gehiago. Aitor berezko glaukoma batekin jaio zen, 14 urterekin eskuineko begia galdu zuen ebakuntza batean eta 2012an olatu erraldoi batek ezkerreko begia txikitu zion, itsu utziz. Une gogor horietan guztietan kirolak aurrera egiteko lagundu dio. “Uretara sartu eta irteteak energia ematen dit” baieztatzen du Francesenak.

Aitorrek teknikari gisa ezagutzen zuen Basque Team, baina orain fundazioak bekatzen dituen goi mailako kirolarien taldera batu da. Azken bost urteetan surfa bere egoera berrira moldatu du, Munduko txapelduna izateraino. 2016ko abenduan irabazi zuen titulua La Jollan (San Diego, Kalifornia). Ibon Illarramendi bere lagunak uretako baldintzak nolakoak diren azaltzen dio, bere gidaria da, eta zutik jartzen denean olatuak Aitorrek berak bakarrik surfeatzen ditu bere sentsazioen arabera. “2016a urte garrantzitsua izan zen niretzat surf egokituko lehenengo Munduko txapelketa irabazi nuelako, gainera Kalifornian, kirol honen gune nagusian”.

Emaitza horrek ireki zizkion Basque Teameko ateak. Aitorrek dio oso harro dagoela fundazioan sartzeaz eta nazioartean Euskadiren izena erakusteaz. “Zoragarria da ematen dizuten laguntza, zure beharrizanak era ezin hobean ulertuko dituztela jakitea”.

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago