Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara
12-iraila-2019

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Aritz Aranburu

Berriro ere itsasoan baldintza eskasak izan dira Miyazakiko Munduko txapelketako bigarren errondan, gizonezkoen lehian. Itsasoa olatu oso txikiak eskaintzen ari da. Surflariak ahalik eta olatu onenak hartzen saiatzen dira iristen zaien eskaintza murritzari etekina ateratzeko, baina ez da batere erraza. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela jokoan dute, eta baldintza egokienak ez eduki arren, maila oso altua izaten ari da. Horren erakusle Michel Bourez frantziarra, Munduko zirkuitu gorenean (WCT) hamaikagarren dagoen surflaria, Aritz Aranbururen txandan kanporatu dutela. Bourezek bigarren aukera jokatu beharko du.

Basque Teameko surflaria jaun eta jabe izan da hasieratik bukaerara; bere lehiakideek ez dute aukerarik izan lidertzatik kentzeko. Bigarren errondako seriean Aranburuk Swen Zaugg suitzarrarekin, Perry Siganos greziarrarekin eta 2016an Pipe Master mitikoa irabazi zuen Bourezekin neurtu ditu indarrak.

Olatu kopuru murritzagatik, tenperaturagatik eta hezetasunagatik surflariek arazoak dituzten arren, zarauztarrak bere esperientzia atera du eta ez du arreta galdu. Hori izan da txanda irabazteko gakoetako bat. Aritzek ez du pazientzia galdu eta txandako emaitza onenak bereganatu ditu, alde handiarekin. 4.53ko olatu batek eta 5.33ko beste batek txandako garaipena eman diote. Swen Zaugg suitzarra ere (7.47) hirugarren errondara pasa da; hirugarren izan den Michel Bourezek (6.37) eta laugarren izan den Perry Siganosek (7.1), berriz, ez dute lortu.

Bihar Aritz Aranburuk Jay Quinn britainarra eta Jair Perez eta Carlos Muñoz costarricarrak izango ditu aurkari hirugarren errondan.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago