Juan
del Campo

BIO

Juan bere gurakoekin hasi zen eskiatzen hiru urte zituela eta berehala baieztatu zuen ez zitzaiola gustatzen lerro zuzenari jarraitzea, beste umeak aurreratu nahi zituela. 23 urte izan arren, hamarkada bat darama lehiatzen. Val d ́Araneko Eski Klubean hazi zen kirolean eta eslalon eta eslalon erraldoieko diziplina teknikoetan trebatuta dago. Orain Euro-Ski klub euskaldunaren kide da. Pertsona lasaia dela dio. Uste du ez duela presio berezirik ez duelako ezer galtzeko. Yoga eta apnea eta arnasketa ariketak egiten ditu erlaxazioa lantzeko.

Espaniako txapelketan lau aldiz igo da podiumera; 2015ean Espainiako txapeldun izan zen super-erraldoian eta 2016an eslalomean.

Nazioarte mailan Söldeneko Munduko Kopan egin zuen debuta, Austrian, 2015eko urrian. Europako Kopan azpimarragarria da Val Ceniseko eslalomean lortutako 18. postua 2017ko urtarrilean. 2015eko Hafjelleko Munduko Junior txapelketan 29. lekuan amaitu zuen eslaloma.

Azken aldian asko hobetu du bere FIS kalifikazioa, eta hori dela eta, Munduko Kopako eta Europako Kopako proba gehiago jokatzeko aukera dauka. Kontuan izan behar da hitzordu garrantzitsuetan zerrendako postuak erabakitzen dauela irteera- ordena: “Aurretik daudenek baino hobeto egin behar duzu, irtetean pista oso narriatuta aurkitzen duzulako. Pistatik pasatzen diren 10 eskiatzailek segundo bat gehitzen diote zure ibilbidera”.

FISek eta RFEDI-COE-CSDek ezartzen dituzten irizpideak betetzea lortu zuen 2016ko abenduan Kronplatzeko Europako Kopako paraleloan erdietsitako 9. postuari esker.
Horrez gain, nabarmena da 2017ko urtarrilean Kitzbueheleko eslalomean (Austria) lortutako 33. postua, azken hamarkadetan estatu mailan lortutako emaitzarik onena. Ez zen bigarren txandarako sailkatu lehenengo txandan 33. bukatu zuelako (bigarren txandara pasatzen zara lehenengo txandan lehen 30en artean bukatzen baduzu), sailkapenetik 19 ehunenekora. 1986tik Munduko Kopan Espainiako federazioko eskiatzaile batek erdietsitako emaitzarik onena izan zen.

Beraz, eskiak estatu mailan urteetan igaro duen ilunaldian argi-izpia da Juan del Campo. Nazioarteko Eski Federazioaren estatistiken arabera, Luis Fernandez Ochoa izan zen Munduko Kopa batean estatu mailan puntuatzea lortu zuen azken eskiatzailea, 1986an.

2017ko urtarrilean Neguko Kirolen Espainiako Federazioak Juan del campo hautatu zuen Quin Salarich katalanarekin batera, Saint Moritzeko Munduko txapelketan lehiatzeko. Lehen Mundiala izan zen bilbotarrarentzat. Erraldoian 35. postua lortu zuen eta eslalomean ezin izan zuen lehen txanda bukatu.

2018an Pyeongchag Olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela lortu zuen, baina bai erraldoian bai eslalomean ezin izan zituen bigarren txandak bete.

Juanen emaitzarik onena 2019ko urtarrilean iritsi zen. 24. amaitu zuen Austriako Schladming estazioan jokatu zen eski alpinoko Munduko Kopako eslaloian, eta “amets bat bete zuen”, bigarren txanda baterako lehen aldiz sailkatzea.

Bizkaitarra lehen aldiz sailkatu zen zirkuituko proba baten bigarren jaitsiera jokatzeko, lehenengoan hogeita hamargarren sailkatu eta azken postua eskuratu ondoren.

“Bide gogorra izan da bigarren txanda baterako sailkatzea. Munduko Kopako lasterketa pare bat neramatzan jada, eta huts txiki batek kanpoan utzi ninduen, eta gaur lortu dut “adierazi zuen orduan.

Entrenamendu fisikoetan gorputzaren kontrolean eta potentzian jarri du arreta Juanek; pistako entrenamenduetan, berriz, arintasuna bilatu du, bihurguneak mozteko eta eskiatzean garbiagoa eta finagoa izateko, indarra eta potentzia gehiegi ez erabiltzeko.

Del Campok eskia ekonomiako ikasketekin uztartzen du.

Honekin lotutako berriak

03-otsaila-2026

BAT TO MILANO

Informazio gehiago
29-urtarrila-2026

Juan del Campo, Aingeru Garay eta Ander Mintegui eskiatzaileei eskainitako atalak ‘BAT To Milano-Cortina’ saioa itxiko du

Informazio gehiago
16-otsaila-2025

Basque Teameko Juan del Campo eta Aingeru Garay eskiatzaileek lan ona egin dute Saalbacheko Munduko Txapelketan eta 23. eta 29. postuetan amaitu dute, hurrenez hurren

Informazio gehiago
03-otsaila-2025

Txostena eski alpinoko Munduko txapelketa, Saalbach 2025

Informazio gehiago
25-urtarrila-2025

Euskadik bere historiako ordezkaritzarik zabalena izango du eski alpinoko Munduko Txapelketetan

Informazio gehiago
21-urtarrila-2024

Juan del Campok 24. postua lortu du Kitzbüheleko Munduko Kopan

Informazio gehiago
14-urtarrila-2024

Juan del Campok 25. postuan amaitu du Wengengo Munduko Kopa

Informazio gehiago
19-otsaila-2023

Juan del Campok, 21. postua lortuta eslalomean, bere emaitza onena eskuratu du eski alpinoko Munduko txapelketa batean, eta Aingeru Garayk 35. postua bereganatu du

Informazio gehiago
23-urtarrila-2023

“Nik inoiz baino sasoi hobean ikusten dut neure burua, galtzeko gutxi eta irabazteko eta lasterketetan gozatzeko asko dut”

Informazio gehiago
04-urtarrila-2023

Euskal eski alpinoak jardunaldi historikoa bizi izan du, lehen aldiz bi kirolari izan baititu Munduko Kopa berean

Informazio gehiago
05-apirila-2019

“Denboraldian emaitza onak izateaz gain, asko hobetu dut eski-maila”

Informazio gehiago
30-urtarrila-2019

Juan del Campok Munduko Kopa bateko bigarren txanda jokatzea lortu du

Informazio gehiago
22-otsaila-2018

Elkarizketa Juan del Campori Pyeongchangeko eslalomean lehiatu eta gero

Informazio gehiago
18-otsaila-2018

Elkarrizketa Juan del Campori eslalom erraldoian lehiatu eta gero

Informazio gehiago
17-otsaila-2018

Elkarrizketa Juan del Campo eskiatzaile alpinoarekin Jokoetan debutatu aurretik

Informazio gehiago

Gure nagusiak

Babesleak