Iñigo Peñak Jokoetarako txartela ziurtatu du, Paco Cubelosekin batera, Estatuko hautaketa probak irabazita
20-apirila-2021

Iñigo Peñak Jokoetarako txartela ziurtatu du, Paco Cubelosekin batera, Estatuko hautaketa probak irabazita

Iñigo Peña

Iñigo Peña eta Paco Cubelos munduko txapeldunordeek Tokioko Jokoetan parte hartuko dutela ziurtatu dute gaur, Trasonan (Asturias) hasi diren piraguismoko kontrol nazionaletan K2-1.000 metroko proba irabazi ostean.

Cubelosekin K2 1.000 metroko ontziarentzat plaza lortu zuen Szegeden (Hungaria) 2019an jokatu zen Munduko Txapelketan, baina gaur Tokiorako sailkatutako piraguista olinpikoen zerrendan bere izena gehitu du, Maialen Chourraut eta Ander Elosegi eslalomeko piraguistekin batera.

Begoña Lazkanok ez du zorte bera izan. Gipuzkoarra, Laia Pelachsekin, bigarren izan da K2 500 metrokoan, Carolina Garciaren eta Sara Ouzanderen atzetik bukatuta.

Esprinteko selektiboak ostiralera arte iraungo du, eta, olinpiar aurreko txapelketarako ez ezik, Munduko Txapelketarako eta Europako txapelketarako plazak ere izango dira jokoan. Ekainaren lehen astean Duisburgen (Alemania) aurreikusita zegoen proba kontinentala bertan behera geratu da eta oraingoz ez dago garbi egingo den ala ez.

Bihar, asteazkena, selekzioaren bigarren jardunaldia jokatuko dute, 9:00etatik aurrera, K1 500 metroko emakumezkoen A mailako finalarekin. Horretan aurreolinpikoaren sailkapen postuak jokoan egongo dira.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago