Iñigo Llopis Teameko igerilariak brontzezko domina lortu du Europako 400 metroko proban
16-maiatza-2021

Iñigo Llopis Teameko igerilariak brontzezko domina lortu du Europako 400 metroko proban

Iñigo Llopis

Nahia Zudaire bikaintasun-proiektuko kideak zilarra irabazi du distantzia berdinean

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilaria, dagoeneko Tokioko jokoetarako sailkatuta dagoena, Europako txapelketako podiumera igo da inaugurazio jardunaldian. Gipuzkoarrak brontze bat zintzilikatu du S8 kategoriako estilo libreko 400 metrokoan. Bere proba gogokoena ez izan arren, gazte donostiarrak sasoi onean dagoela baieztatu du. 300 metroetatik igaro ostean, hirugarren postuan kokatu da eta horri eusten jakin du. 4:47.02ko denbora egin du, Andrei Nikolaev errusiarraren eta Alberto Amodeo italiarraren atzetik.

Minutu batzuk geroago, Basque Teamek eta Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuko kide den Nahia Zudairek bere maila erakutsi du igerilekuan, S8ko estilo libreko 400 metrokoan zilarra bereganatzeko. Bere lehen domina kontinentala da. Xenia Francesca Palazzo italiarrak urrea ziurtatuta zuen eta Zudairek Mira Jeanne Maack alemaniarrari irabazi dio duelua bigarren postuagatik. 5:06.16ko denbora eginda, Espainiako errekorra hautsi du. Nahiak badu gutxieneko B marka Tokioko Jokoetan lehiatzeko. Japoniako hitzorduan parte hartzeko aukera emango dio, gutxieneko A markarekin bete gabe geratzen diren plazen arabera.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago