Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez-Etxabarri eta Hans Odriozola dira Punta Rocaseko Munduko Txapelketako lehia nagusian aurrera jarraitzen duten hiru euskal surflari bakarrak
14-azaroa-2026

Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez-Etxabarri eta Hans Odriozola dira Punta Rocaseko Munduko Txapelketako lehia nagusian aurrera jarraitzen duten hiru euskal surflari bakarrak

Nadia Erostarbe

Kai Odriozolak eta Naïa Montek aukerak izaten jarraitzen dute errepeskan

Ruben Vitoria eta Ariane Ochoa behin betiko at geratu dira errepeskako bosgarren kanporaketan

Gaurko jardunaldia, Punta Rocas Munduko Txapelketan, ekintzaz eta emozioz beteta egon da. Hans Odriozolaren, Nadia Erostarberen eta Janire Gonzalez-Etxabarriren jardunak nabarmendu dira batez ere, eurak baitira bosgarren kanporaketara lehia nagusitik igaro diren euskaldun bakarrak.

Basque Teameko bi emakumeek euren indar guztia atera behar izan dute gaurko txanda gogor eta lehiakorrenetako batean. Serieak CTko hiru surflari izan ditu, Erostarbe bera, Luana Silva brasildarra eta Francisca Veselko portugaldarra, baita iazko txapelduna eta tituluaren defendatzailea Janire Gonzalez-Etxabarri ere. Itsasoa hazi egin da eta olatuak handitu. Parte-hartzaileetako hiruk 07:00etatik gorako notak jaso dituzte, eta txanda azken unean erabaki da. Emozioz beteriko minutu batzuetan, surflariek ez zituzten azken puntuazioak uretatik entzuten, baina azkenean bi gipuzkoarrek bosgarren kanporaketarako txartela lortu dute. Janirek eskuratu du baloraziorik onena: 13.3. Nadiak (12.76), Luana Silvak (12.7) eta Francisca Veselkok (5.53) bere atzetik amaitu dute. Nadiak eta Janirek Perura joandako Basque Teameko komunikazio taldeari onartu diote nekea pilatuz doala baina asteburuan urrezko ukitua jartzeko  ilusioak bere horretan daudela.

Hans Odriozolak, gaztea izan arren, berriz ere distira egin du erronda zail batean;  txinpartak atera dizkio. Serieko onena Liam O ‘Brien australiarra izan da, 14.33ko balorazioarekin. Donostiarrak jarraitu dio, txandako notarik onena eta eguneko onenetakoa lortuz. Bere olaturik onena 8.50eko puntuazioarekin baloratu dute epaileek, eta, geroago, 4.33koarekin batera, Kauli Vaast frantziarra (11.40) eta Tim Elter alemaniarra (3.93) gainditu ditu. Hans Top 12an dago Munduko Txapelketa absolutu batean.

Bere anaia Kaik borroka ederra egin behar du, laster jausi baitzen errepeskara. Dena den txapelketa bikaina egiten ari da lehiaketa paraleloaren bidetik. Gaur bi kanporaketa jokatu behar izan ditu errepeskan, bosgarrena eta seigarrena. Bigarrena, Griffin Colapinto bezalako izarrekin bere txandan, baina ez du amore eman, ez da behera etorri eta lider bezala igarotzea lortu du, 12.1eko puntuazioarekin, Colapintori berari, Ordonhas portugaldarrari eta Gonzalez panamarrari gailenduz.

Ruben Vitoriak ez du zorte bera izan, eta txapelketatik kanpo geratu da behin betiko, errepeskari dagokion bosgarren kanporaketan. Zarauztarrak, iaz bezala, pausotxoak emoten jarraitzeko esperantza zuen, baina bere txandan hirugarren izan da (7.50), G. Colapintoren (12.76) eta Connor O ‘Learyren (10.07) ondoren.

Ariane Ochoak ere agur esan dio Munduko txapelketari, oso modu mingarrian. Goizean ez du txapelketa nagusiko laugarren kanporaketa gainditu eta lehia paralelora erori da. Arratsaldean jokatutako errepeskako seigarren kanporaketan, minutu askotan izan da nagusi, baina amaierako uneetan, gogor borrokatu behar izan du Sol Aguirre perutarrarekin. Azken segundoetan bi olatu sartu dira jarraian eta etxekoarena  5.90eko batekin epaitu dute, lehiaren norabidea aldatu duena. Olatu horren puntuazioarekin Ariane hirugarren postura jaitsi da, eta kanporatuta geratu da. Denboraldia ahalik eta ondoen amaitzea izango du helburu orain, Championship Tourrerako sailkapena lortu ahal izateko.

Naïa Montek eguneko euskal partaidetza itxi du, errepeskaren seigarren kanporaketa jokatuta. Arianek bezala, Naïak ere goizean utzi du lehiaketa nagusia, baina, bere kasuan, oraindik ere eutsi egiten dio Munduko txapelketari, bide paralelotik. 15 urterekin Baionako surflaria Munduko Txapelketa honetako ezustekoetako bat izaten ari da. Bere txanda irabazi du (10.70) Aelan Vaast frantziarraren (9.57), Camilla Kemp alemaniarraren (5.00) eta Louise Lepront hegoafrikarraren (4.20) aurka.

Honekin lotutako berriak

12-azaroa-2026

Ruben Vitoria eta Kai Odriozola Basque Teameko kirolariak Punta Rocaseko Munduko Txapelketako bosgarren kanporaketarako sailkatu dira errepeskan

Informazio gehiago
12-azaroa-2026

Euskal surflari guztiek aukerekin jarraitzen dute Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
10-azaroa-2026

Euskal surflari guztiek jarraitzen dute lehian Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
10-azaroa-2026

Ruben Vitoria eta Hans Odriozola hirugarren kanporaketara pasa dira Punta Rocaseko Munduko Txapelketako gizonen koadroan 

Informazio gehiago
09-azaroa-2026

Euskal emakume guztiek pronostikoak bete dituzte eta World Surfing Gameseko bigarren kanporaketan sartu dira

Informazio gehiago
08-azaroa-2026

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketako bigarren kanporaketarako sailkatu da

Informazio gehiago