Euskal emakume guztiek pronostikoak bete dituzte eta World Surfing Gameseko bigarren kanporaketan sartu dira
09-azaroa-2026

Euskal emakume guztiek pronostikoak bete dituzte eta World Surfing Gameseko bigarren kanporaketan sartu dira

Ariane Ochoa

Gaur amaitu dute 2028ko Los Angeleseko Joko Olinpikoetarako lehen geldialdi puntuagarria den eta ISAk (International Surfing Association) antolatzen duen Munduko Txapelketako emakumezkoen koadroaren lehen kanporaketa.

Atzo emakumeak Punta Rocaseko podiumean lehiatzen hasi ziren, baina goizeko lehen orduan sistema elektrikoarekin arazo bat sortu zenez, jardunaldia atzeratuz joan zen eta eguneko azken txandak gaurko egiteke geratu ziren. Janire Gonzalez-Etxabarrik bigarren kanporaketarako txartela lortu zuen atzo eta gaur Basque Teameko bikaintasun proiektuko Ariane Ochoak eta Baionan jaiotako Naïa Monte surflariak ere lortu dute txartela.

Iparraldekoa eguneko lehen txandan lehiatu da. 15 urterekin, ISA Munduko Txapelketa honetan ez da kikildu, eta zirkuitu pribatuan bezala, kirol honetan etorkizun oparoa duela erakutsi du beste behin. Baionakoak 11.33ko puntuazioa lortu du, Panamako Belen Elizondo (4.5) eta Guatemalako Darlyn Ramirez gaindituz. (0.8).

Ariane Ochoak ere nagusitasun handiz lortu du txartela. Bilbotarrak 12.00 puntu lortu ditu Coral Jeanne Bonilla mexikarraren (2.43) eta Wan Yu Chen Taipeiko surflariaren aurka (4.37). Ariane denboraldi bikaina egiten ari da, eta azken jarduketek CTan, munduko zirkuiturik handienean, sartzeko aukerak ematen dizkiote. Bizkaitarrak Perura joandako komunikazio taldeari adierazi dionez, kanpotik itxura bestelakoa izan daitekeen arren, Punta Rocaseko olatua olatu zaila da, eta egingo diren irakurketak bikainak izan beharko dira lehiaketa nagusian aurrera egiten jarraitzeko.

Honekin lotutako berriak

08-azaroa-2026

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketako bigarren kanporaketarako sailkatu da

Informazio gehiago
07-azaroa-2026

Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketa ondo hasi da euskal surflarientzat

Informazio gehiago
02-azaroa-2026

Zazpi euskaldun arituko dira loriaren bila Punta Rocaseko Munduko txapelketan

Informazio gehiago
18-urria-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak eta Filipe Toledok ez dute parekorik izan  Penicheko supertuboen ikuskizunean

Informazio gehiago
18-urria-2026

Yago Dominguez eta Ariane Ochoa nagusitu dira Edommo Surf Pro Razo txapelketan

Informazio gehiago
21-iraila-2026

Euskal emakumeek kolpea eman dute surfeko nazioarteko elitean

Informazio gehiago