Ruben Vitoria eta Kai Odriozola Basque Teameko kirolariak Punta Rocaseko Munduko Txapelketako bosgarren kanporaketarako sailkatu dira errepeskan
12-azaroa-2026

Ruben Vitoria eta Kai Odriozola Basque Teameko kirolariak Punta Rocaseko Munduko Txapelketako bosgarren kanporaketarako sailkatu dira errepeskan

Kai Odriozola

Euskal surflari guztiek jarraitzen dute lehian

Gaur Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketan antolakuntzak lehiaketa nagusia ez lehiatzea erabaki du, baina bai errepeska. Lehiaketa paraleloa ohiko gunetik, El Bosque-tik, Punta Rocas-era eraman da. Honertan, normalean, podium nagusia jokatzen da.

Egunean zehar lehiatuko diren bi euskal kirolari bakarrak izan ditugu betan: Ruben Vitoria eta Kai Odriozola, biak Basque Team Fundazioaren beka jasotzen dutenak. Gizonezkoen koadroaren egiturak, lehia paraleloan, bi gipuzkoarren arteko lehia utzi du, eta laugarren kanporaketako laugarren txandan indarrak neurtu behar izan dituzte.

Gaur itsasoa handiagoa izan da Peruko herrian, olatuen tamaina handitu da, eta hori eskertu dute biek, nahiz eta oraindik gosez jarraitzen duten euren surfing onena erakusteko. Gaurko seriean Kai izan da irabazlea, 11.00 punturekin. Odriozola anaietako zaharrenak Perura joandako Basque Teameko komunikazio taldeari adierazi dionez, oraindik ez du bere onena atera, baina gaur 6.50eko balioa duen olatu bat zamalkatzeko gai izan da. 4.50eko beste batek lagundu dio pasea ixteko. Rubenek 8.40ko emaitzarekin jarraitu dio eta Eeli Timperi finlandiarra 6.50eko emaitzarekin kanporatuta geratu da.

ISAko Munduko Txapelketek formatu berezia dute, eta surflariek aurrera egiten jarrai dezakete, errepeskaren bidetik aukerei eutsita. Ruben Vitoriak ondo daki hori, iaz zortzigarren postua lortu baitzuen bide horretatik borrokatuz El Salvadorren ospatutako ISAko Munduko Txapelketan.

Horrenbestez, Ruben Vitoriak eta Kai Odriozolak bizirik jarraitzen dute ISA Munduko Txapelketa honetan bigarren aukerakoan, eta Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez-Etxabarri, Ariane Ochoa eta Naïa Monte txapelketa nagusitik aurrera egiten ari dira.

Honekin lotutako berriak

12-azaroa-2026

Euskal surflari guztiek aukerekin jarraitzen dute Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
10-azaroa-2026

Euskal surflari guztiek jarraitzen dute lehian Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
10-azaroa-2026

Ruben Vitoria eta Hans Odriozola hirugarren kanporaketara pasa dira Punta Rocaseko Munduko Txapelketako gizonen koadroan 

Informazio gehiago
09-azaroa-2026

Euskal emakume guztiek pronostikoak bete dituzte eta World Surfing Gameseko bigarren kanporaketan sartu dira

Informazio gehiago
08-azaroa-2026

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketako bigarren kanporaketarako sailkatu da

Informazio gehiago
07-azaroa-2026

Punta Rocaseko World Surfing Games txapelketa ondo hasi da euskal surflarientzat

Informazio gehiago