Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean
21-martxo-2026

Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean

Ander Cepas

Olaia Martinez donostiarrak Cepasekin batera irabazitako zilarrari beste zilar bat gehitu dio emakumezkoen taldekako proban

Ander Cepasek garaipen ibilbidearekin jarraitzen du nazioarteko txapelketetan. Paris 2024ko  udako azken Jokoetan brontzezko dominaren irabazlea Los Angeles 2028koetara begira sasoi apartan dagoela erakusten ari da etengabe. Eta ez bakarrik banakako eta gizonezkoen binakako lehiaketetan, baita Estatu Batuetako programan sartuko duten binakako mistoan ere.

Aurreko astean Wladyslawowoko Challengerrean banakako lehian eramandako zilarrari eta taldeka irabazitako bi brontzeei asteburu honetan Italiako txapelketan lortutakoak gehitu behar zaizkie.

Donostiarrak 9 klaseko multzoen faseko bi partidak irabazi zituen. Lehenengoa 3-0 (11-3, 11-6, 11-5) Joao Pedro Ribeiro brasildarraren aurka eta bigarrena 3-1 (11-3, 11-2, 11-7, 11-6) Jan Reinig alemaniarraren aurka. Final-laurdenetan arazo barik, 3-0, azpiratu zuen Ka Sing Ho Hong Kongeko jokalaria (11-9, 11-2, 11-5) eta finalerdian Lev Kats ukrainarra (11-9, 11-4, 12-10). Finalak ere ez zion oztopo handirik ekarri, Joshua Stacey britainiarra 3-1 gainditu baitzuen (11-6, 8-11, 11-6, 11-6) metal preziatuena poltsikoratzeko.

Binakako mistoen lehiaketan, XD17-20 klasean, bere bigarren domina iritsi da. Cepas eta Martínezek osatutako bikotea sendotasun harrigarria erakusten ari da ziklo paralinpikoaren hasieratik. Oraingoan garaipenen bidez kontatu dituzte euren norgehiagoka guztiak finalera iritsi arte. Jozic eta Valentekovic kroaziarren aurka 3-1 irabazi zuten 3. multzoan, eta Dos Santos eta Rauen brasildarren aurka 3-0 nagusitu ziren. Final-laurdenetan 3-1 galdu zuen Iwabuchi japoniarrak eta Litvinenko errusiarrak osatutako bikoteak eta finalerdietan 0-3 Zohil eta Lucic kroaziarrek. Finalean, ordea, De Oliveira eta Parinos brasildarrek menderatu dituzte donostiarrak 2-3ko emaitzarekin.

MD18 klaseko gizonezkoen binakako txapelketan Cepasek agur esan zion lehiari final-laurdenetan Juan Bautista Perezekin batera eta gauza bera gertatu zitzaion Iker Sastre bilbotarrari MD4 klasean Daniel Rodriguezekin batera.

Bestalde, emakumezkoen taldekako txapelketan, WD14-20 klasean, Olaia Martinezek, Maria Migueles kataluniarrarekin batera, zilarrezko domina eskuratu du. Multzoen faseko neurketetan irabazi dute, final-laurdenetakoan eta finalerdietakoan ere bai, eta finalean baino ez dute porrotarik izan. Azken partida horretan Danielle Rauen eta Jennyfer Parinos brasildarrak izan dira nagusi (3-2).

Honekin lotutako berriak

14-martxo-2026

Domina zaparrada Basque Teameko mahai teniseko jokalarientzat Wladyslawowoko TTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
10-abendua-2025

Basque Teamek bat egin du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin 

Informazio gehiago
26-azaroa-2025

Ander Cepas eta Iker Sastre, Basque Teameko beka duten mahai-teniseko jokalariak, Europako txapeldunorde

Informazio gehiago
29-martxo-2025

Basque Teameko kirolariek hiru dominarekin itxi dute mahai-tenis egokituko Poloniako Challengerra

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzea lortu du banakako txapelketan, nahiz eta ezin izan den finalean sartu

Informazio gehiago
28-abuztu-2024

Iker Sastre eta Ander Cepas, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak dominen bila lehiatuko dira Parisko Jokoetan

Informazio gehiago