Higinio Rivero Basque Teameko piraguistak bederatzigarren amaitu du Pariseko Joko Paralinpikoetan
08-iraila-2024

Higinio Rivero Basque Teameko piraguistak bederatzigarren amaitu du Pariseko Joko Paralinpikoetan

Higinio Rivero

Higinio Rivero palista laugarren izan da Parisko Jokoetako VL2-200 metroko proban, eta, ondorioz, eztia ezpainetan dastatu duen arren, A finaletik pauso batera geratu da.

Higiniok ez zuen finalerako txartela lortu duela bi egun jokatutako sailkatze txandan, izan ere, serie bakoitzeko piraguistarik azkarrena baino ez zen sartzen horretan, eta bere kasuan, “cowboy” ezizenaz ezaguna den Fernando Rufino de Paulo brasildarrak ezarritako erritmoa altuegia izan zen, gehiegizkoa berarentzat. Bizkaitarrak laugarren postuan bukatu zuen bere sailkatze txanda eta finalerdietara pasa zen, final handira heltzeko beste pauso bat ematera behartuta.

Gaur eguneko bigarren finalerdian lehiatzea egokitu zaio, bietan zailena, eta gainera, haizea kontra izateak ere ez dio batere lagundu. Riverok laugarren postuan bukatu du bere txanda, 56.28ko denborarekin, Blake Haxton estatubatuarrarengandik 3.59ra. Zazpigarren izan da bi finalerdiak kontuan hartuta. Finalean txanda bakoitzeko hiru onenak sartzen ziren.

Higiniok Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio pozik zegoela egindako denborarekin, aurreikuspenak bete baititu.

Riverok, nazioarteko hainbat domina izateaz gain, bere palmaresean diploma paralinpikoa badauka, 2021eko Tokioko Jokoetan bereganatutako seigarren postuagatik.

Pariseko Jokoetan bere parte-hartzea amaitu ondoren, Higiniok bere hurrengo erronkan pentsatzen du jada. Basque Teameko kirolariak 2026an Milan-Cortina d’ Ampezzon jokatuko diren Neguko Jokoetarako sailkatu nahi du. Aurreko denboraldian, Higinio iraupen eskian eta biathloian lehiatzen hasi zen nazioartean, eta honetan gauza bera egingo du. Atseden egun gutxi hartuko ditu elurretako entrenamenduetan pentsatzen hasi behar duelako. 

Honekin lotutako berriak

30-iraila-2026

Ur bizietako piraguismoak goi mailako euskal kirolaren zutabetako bat izaten jarraitzen du

Informazio gehiago
12-iraila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak zilarra irabazi du Seu d’Urgelleko Munduko Kopan, denboraldiko azkena

Informazio gehiago
26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago